argia.eus
INPRIMATU
Kalean da 'Aldizka' gehigarriaren lehenengo zenbakia

2006ko urriaren 10a

Pasa den asteburuan banatu zuten Aldizka herri aldizkarien gehigarri berriaren lehenengo zenbakia. Herri Komunikabideak kooperatibak argitaratzen duen aldizkariak gai bakarra jorratuko du zenbaki bakoitzean. Aurrenekoan, esaterako, labeldun produktuak izan ditu hizpide. Aldizka gehigarria Aikor, Aiurri, Anboto, Astelehenetako Goienkaria, Barren, Begitu, Drogetteniturri, Guaixe, Karkara eta Maxixatzen aldizkarietako harpidedunek jasoko dute etxean; 45.000 lagunek orotara.