argia.eus
INPRIMATU
Kalamuari buruzko ikerlanak jaso du CAF-Elhuyar sari nagusia
2003ko urtarrilaren 20a
EHUko Medikuntza Fakultateko hiru zientzialarik idatzitako "Kalamua: Mariaren sekretua" artikuluak jaso zuen ostiralean (17), CAF-Elhuyar zientzia dibulgazio sari nagusia. Bigarren saria, Gustavo Amoresen "Nafarroa Garaiko Pagadiak: kutsaduraren atzaparretatik ihes ezin duen altxorra" lanarentzat izan zen. Hirugarrena, Itxaso Apraiz eta Oihane Lakarren "Kleopatra, perlak eta luxua" ikerlanari eman zioten. Azkenik, Gorka Azkunek jaso zuen sari berezia "Naturaren seme ezkutuak" artikuluarengatik.