argia.eus
INPRIMATU
Kabulgo ospitale bati egindako erasoak gutxienez zortzi hildako eta hainbat zauritu utzi ditu
  • Médecins Sans Frontièresek (MSF) lagundutako ospitale bati eraso egin diote Kabulen, Afganistango hiriburuan. Amentzako ospitalearen aurkako erasoak zortzi hildako eta hainbat zauritu utzi ditu. Inork ez du bere gain hartu erasoa.

Maria Ortega Zubiate @ortegazubiate 2020ko maiatzaren 12a
Argazkia: El PaĆ­s.

Afganistango Gobernuko iturri batzuek The Guardiani aurreratu diote litekena dela erasoa gertatu denean herrialdeko osasun ministro ordea ospitalea bisitatzen egotea. MSFk lehentasuna pazienteak eta medikuak direla adierazi du: "Badugu erasoaren berri, eta badakigu Afganistango armada gertakarien lekuan dagoela. Momentuz, gure lehentasuna gure pazienteen eta taldearen segurtasuna da".

1TV kateak informatutakoaren arabera, erasoa ustezko ekintzaile suizida batek eragindako leherketa batekin hasi da; gero beste eztanda bat ere izan dela adierazi dute. Horren ostean, armatutako zenbait gizon ospitalera tiro eginez sartu dira. Afganistango poliziak baieztatu du zenbait erasotzaile ospitale barruan daudela eta armadako indar bereziak bidali dituztela erasoa geldiarazteko.

Mahdi Rasekh Afnagistango parlamentuko diputatuak baieztatu du zenbait mediku ospitale barruan harrapatuta geratu direla. Guztira 72 zibil erreskatatu dituztela adierazi du poliziak.

Al menos cinco civiles muertos en un ataque contra un hospital apoyado por MSF en Kabul

"Tenemos constancia del ataque al hospital de Dasht-e-Barchi en Kabul, que apoya MSF. Las fuerzas especiales afganas se encuentran en el lugar de los hechos. Por el momento, nuestra prioridad es la seguridad de nuestros pacientes y nuestro equipo"

Leer más: https://www.europapress.es/internacional/noticia-hombres-armados-lanzan-ataque-contra-hospital-kabul-apoyado-msf-20200512090942.html

(c) 2020 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de este contenido sin su previo y expreso consentimiento.

Talibanek ukatu egin dute erasoaren erantzule direnik, AEBetako tropak erretiratu zirenetik hiriguneetan erasorik egin ez dutela argudiatuz. Beren helburuak militarrak dira, ez zibilak, adierazi dutenez. Momentuz beste talde batek ere ez du erasoa bere gain hartu. Dena den, azken asteetan horrelako beste zenbait eraso izan dira hirian, Estatu Islamikoak bere gain hartutakoak.