Justizia eta zigorra, Sacamantecas-en garaiko Gasteizen

  • 1881eko maiatzaren 11n, goizeko zortzietan, Juan Diaz de Garaio Ruiz de Argandoña orga batean eraman zuten Judimendiko bolborategira. Han zegoen urkatokia. Garai hartako aldizkariek diotenez, 10.000 lagun inguru bildu ziren bertan, exekuzioa ikusteko. Garrotez hil zuten Sacamantecas. Gorpua, ohikoa zen bezala, ilunabarrera arte ikusgai egon zen, Judimendin.

Arabako Alea @ArabakoALEA  |  Estitxu U. Lopez de Arkaute
2017ko azaroaren 02a

"Jende mordoa bildu ohi zen exekuzio publikoetan, baina Sacamantecas-en kasuan are gehiago, XIX. mendeko Gasteizen, zalantzarik gabe, hiltzaile ezagunena, mediatikoena eta arabarrak gehien hunkitu zituena izan baitzen". Sans Soleil Irudiaren Ikerketa Zentroaren zuzendari Ander Gondrak krimenen testuingurua aztertu du, eta Sancho el Sabio Fundazioan aurkeztu duten erakusketa batean bildu du emaitza: "Sacamantecas-en auzia hainbat alditan ikertu dute, baina sarritan ikuspuntu morboso batetik. Guk harago joan nahi izan dugu, garaiko gizartea aztertu dugu, baita prozesu judiziala eta kriminala ere". Lana antolatzeko, Sancho el Sabio Fundazioaren laguntza izan dute, eta bertako funts bibliografikoa eta argazkiak erabili dituzte. Abenduaren 1era arte izango da Betoñun.

Exekuzio publikoek hirian zuten garrantzia jasotzen du erakusketak, alde batetik. Horren isla dira auzo ezberdinetako bizilagunek aurkezturiko kexak, exekuzioetara bertaratzen ziren herritarrek inguruetan egiten zituzten kalteen inguruan.

Kalteak, baratzeetan

1822. urtean, adibidez, kexa aurkeztu zuten Egur Plazan (egungo Aldabe gizarte etxearen aurrean) zeuden lursailen jabeek, jendea hormetara igotzen zelako. Urte batzuk geroago, 1854. urtean, Santo Domingo kaleko biztanleek (Campo de los Sogueros izeneko eremuaren alboan) eskatu zuten urkatokia Judimendiko zelaira lekualdatzea, "jendetzak baratzeetan egiten zituen kalteengatik". 

XIX. mendean zigor publikoak helburu argia zuen: zigortuaren gorputzean "ahalik eta tormenturik txikiena" eraginez, herritarren artean "zirrararik eraginkorrena eta iraunkorrena" lortzea. 

Dena dela, mendearen amaieran, Espainiako prentsan heriotza-zigorraren aurkako iritzi kritikoak aurki daitezke. Diaz de Garaioren exekuzioaren biharamunean, adibidez,  El Anunciador Vitoriano aldizkarian kexa bat argitaratu zuten: "Zer nazkagarria den heriotza-zigorra, eta zer kontsiderazio tristeak dauzkan, defendatzaile asko eta sutsuak dauzkala ikusten dugunean".

Bestea alde batetik, erakusketak jasotzen du Sacamantecas-en kasuak aldaketa handiak ekarri zituela krimenen ikerketan: "Nazioartean mugarri izan zen, krimen-ikerketari aplikatutako psikologiaren garapen goiztiarrean eta serieko hiltzaile tipologiaren sorkuntzan". Diaz de Garaioren prozesu judizialean buruko urritasuna eta erantzukizun kriminala aztertzeko eta ulertzeko bi ereduren arteko borroka jazo zen. 

Apraiz versus Esquerdo

Ramon Apraiz Gasteizko mediku eta higienista ospetsuak zuzendu zuen Diaz de Garaio presoaren behaketa psikologikoa. Garaiok ahalmen intelektual normalak zituela defendatu zuen, eta erabakimena zuela krimenak egin zituenean. Apraizek emandako iritziei aurre egin zien Jose Maria Esquerdo alienistak (psikiatren aurrekaria). Diaz de Garaio "idiota moral" bezala diagnostikatu zuen, eta "zoroek eta ergelek" deliturik egiten ez dutela defendatu zuen, erantzukizun kriminaletik salbuetsita zeudela hain zuzen.

Esquerdoren argudioetako batek zigortuaren genealogia zuen oinarri: hiltzailearen senide guztien gaitzak azpimarratu zituen, eta "barietate degeneratua" zela azpimarratu. Aldiz, Apraizek, gurasoen eta seme-alaben deskribapen neuropatikoa auzian jarri zuen, eta adierazi zuen halako pertsonak ez zirela batere ohiz kanpokoak; "ezbehar ugari jasan zituen nekazari pobre eta analfabetoa zela". 

Azkenean, Esquerdoren peritu-txostena baztertu zuten, eta Diaz de Garaio garrotez hiltzeko epaia eman zuten, 1879an. Hainbat egunez deklaratzeari uko egin zion presoak, baina azkenean "alkaideak eta giltzazainak –eta beharbada beste metodo bizkorragoren batek– hura biguntzea lortu zuten". 

Hiltzaile odolzalearen legenda, baina, ez zen garrotearekin amaitu. Ondorengo urteetan penintsula osoan haurrak beldurtzeko aitzakia bihurtu zen. Garai hartan, Diaz de Garaioren krimenen ondoren, haurrak honelako letrak entzunez oheratzen zituzten: "La noche está muy oscura y están llamando a la puerta; duérmete niña bonita, que viene el sacamantecas".Judimendiko parkean exekutatu zuten Sacamantecas. PHOT.OK

Anekdotak

Hil zuten arte, urte eta erdi eman zuen Diaz de Garaiok Bake kalean inauguratu berria zen espetxean. Erakusketaren antolatzailea Ander Gondrak azaldu duenez, Espainiako Estatuko lehen espetxe zelularra izan zen Bake kalekoa, beste udalerri askorentzako eredu. Eraikin berrian presoen pilaketa bertan behera utzi zuten, jokabide humanitarioagoa eta indibidualizatua ematen hasi zitzaien presoei, eta higienea askoz gehiago zaintzen zuten. 

Sancho el Sabion jarritako argibide-tauletan jasotzen dira Diaz de Garaio espetxean egon zen aldiari buruzko anekdota asko. Tentsio uneetan lasaitasun handia erakusten zuela diote garaiko lekukoek: "Heriotza-zigor bikoitza entzun ondoren, haragi gisatuko plater eder bat eskatu zuen". 

Halaber, antza, gizon argia, eta praktikoa zen: "Girgilak kendu gabe arropa kentzen ikasi zuen", eta espetxean egon zen bitartean irakurtzen ikasten aritu zen. Espetxe zelularrean mediku, intelektual eta kuxkuxero askok egin zioten bisita Diaz de Garaiori, eta gizonak bere krimenen bat kontatzen zien, limosnaren truke.

Diaz de Garaio, ustez 'Sacamantecas'

Hogei mila biztanle inguru zituen Gasteizek 1870. hamarkadan. Gerrek, epidemiek, goseteek eta pobreziak utzitako giroa nahastu egiten zen bizitza kultural eta intelektual aberatsa zuen hirian. Testuinguru horretan jazo ziren Juan Diaz de Garaioren hilketak. Egilazen jaio zen Diaz de Garaio, 1821ean, nekazarien familia batean, eta gaztetatik morroi eta jornalari bezala lan egin zuen. Lau aldiz ezkondu zen eta hiru aldiz alargundu zen. 1870ean egin zuen, ustez, lehen krimena, eta 1879an atxilotu zuten. Gasteizen, 70. hamarkadan, gutxienez hamasei emakumeren hilketa izan ziren, baina Diaz de Garaiori soilik sei hilketa egitea leporatu zioten, eta azkenean bi hilketarengatik epaitu eta hil zuten. Horren ondoren, susmoa piztu zen imitatzaileak ote zituen; are gehiago, Garaiok onartu zuelako bere biktima bati tripak atera zizkiola Sacamantecas-ek egina zela pentsa zezaten.

Erreportaje hau Arabako Aleak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

Kanal hauetan artxibatua: Historia  |  Gasteiz

Historia kanaletik interesatuko zaizu...
2018-01-21 | Jon Torner Zabala
Natura eta historia batzen dituen ibilbidea

Sagardotegi-plana osa dezakeen proposamen bat ekarri dugu orriotara, Aiako natur parkearen mendebaldeko muturrean barneratzen den ibilbide zirkularra, zailtasun txikikoa eta nahikoa motza (3,7 km). Historian atzera egiteko parada izango dugu, bidean topatuko ditugun arta-mugarri eta trikuharrien altzoan oinez.


Zortzi mozkor mota

Londres, 1592. Thomas Nashe (1567-1601) Errenazimentuko idazle satirikoak Pierce Penilesse his Supplication to the Divell (Pierce gizagaixoa deabruari erreguka) panfletoa argitaratu zuen. Bi urte geroago The Unfortunate Traveller (Zorigaiztoko bidaiaria) ingelesezko lehen nobela pikareskoa idatziko zuen, baina arrakasta 1592ko panfleto satiriko harekin lortuko zuen, polemikaren eskutik.

 


Europarrek eragin zuten Rapa Nuiren porrota

Jakob Roggeveen marinel holandarra 1722an Rapa Nuira iritsi zenean zibilizazio oparoa topatu zuen bertan. Handik mende erdira, James Cook bertan lehorreratu zenean oso bestelako egoera ikusi zuen.


Lurmen enpresaren errugabetasuna berretsi du SOS Veleiak

Eliseo Gil eta Oskar Escribano balizko faltsifikazio batean nahasten dituen frogarik ez dagoela diote.


2018-01-14 | Itxaro Borda
Furakanetan kulunka

Alberto Santanak Euskal Telebistan eskaintzen duen Baskoniako historia bat sail ederrean, duela gutxi, erakutsi zigun euskaldunok ez ginela jatorriz oso itsaso zaleak. Arbasoek ikasi behar izan zuketen olatuen eta galernen artean irauten. XV. gizalditik hona, Islandiarako baleazaleek, mutilik ttipienek, hiru kapitain neska-bahitzaileek eta Ternuako bakailao arrantzaleek aberastu zuten gure kantutegia.


Schumannek ezin zuen pianoa jo

Zwickau (Saxonia), 1810eko ekainaren 8a. Robert Schumann musikagile alemaniarra jaio zen. Erromantizismoaren eredu garbienetakoa izan zen musikari dagokionez; haren obran pianorako lan bikainak nabarmentzen dira. Eta bere bizitza ere Erromantizismoaren erakusle izan zen; Clara Wieck emaztearekin izan zuen harremanak nobela erromantiko baterako balioko luke. Horrez gain, zoritxarrez, txikitatik gaixotasun mentalen eraginpean bizi izan zen eta haren historia mediko konplexuak zer esan handia eman... [+]


Bularreko minbizirik zaharrena

Miguel Botella antropologo forense granadarrak 4.000 urteko emakumezko momia eskaneatu eta aztertu du Asuanen, Egipto hegoaldean, eta orain arteko bularreko minbizirik zaharrena diagnostikatu dio gorpuari.


"Estrasburgoraino heltzeko asmoa dugu, urratsez urrats"

Frankismoaren krimenen kontra Arrasateko eta Elgetako Udalek aurkeztutako kereilak bertan behera utzi ditu epaileak, hasieran Elgetakoak aurrera egin bazuen ere. "Kolpe latza" da biktimen eskubideendako.


2018-01-12 | Andoni Mikelarena
"Iru˝a-Veleia" auzian nahikoa delitu zantzu ikusi du epaileak epaiketari ekiteko

Ondarearen aurkako delitu zantzuak eta ustezko iruzur zantzuak aurkitu zituen ikerketa fasean epaileak. Erabaki hari errekurtsoa jarri zioten akusatuek, azkenean epaiketa egiteko nahikoa arrazoi daudela ebatzi du epaileak.


2018-01-10 | ARGIA
Frankismoaren kontrako Elgetako kereila artxibatu ostean, Gipuzkoako Aldundiak dio epaitegietan lanean jarraituko duela

Elgetako Udalak abian jarritako Frankismoko krimenen kontrako kereila artxibatu ostean, Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri du “bide berriak” landuko dituela diktadurak egindako gizateriaren kontrako krimenak argitzeko.


Eguneraketa berriak daude