argia.eus
INPRIMATU
Julio Soto irabazle Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoan

2011ko martxoaren 28a
Larunbatean Elizondon egin zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa.

415,5 puntu lortuta irabazi zuen Julio Sotok Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa. Elizondon egin zen saioa, eta nahiko parekatua joan zen. Bigarren Xabier Silveira geratu zen 413 punturekin, eta hirugarren Julen Zelaieta 398,5 punturekin. Hirurak apirilaren 9an Iruñean egingo den finalean izango dira Estitxu Arozena, Jon Barberena, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga eta Xabier Terrerosekin batera. Dagoeneko salgai daude Nafarroako eta Arabako Bertsolari Txapelketako sarrerak bertsosarrerak.eu webgunean. Hain zuzen, Arabako finala larunbat honetan izango da.