Julio Sotok irabazi zuen larunbatean Etxarri Aranatzen jokatutako Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa. Hala, finalerako zuzenean sailkatzea lortu du Gorritiko bertsolariak. Bigarren Estitxu Arozena sailkatu zen, eta hirugarren Oskar Estanga. Gainerako bi finalerdiak hilaren 27an (Iruritan) eta martxoaren 7an (Atarrabian) izango dira. Etxarri Aranatzeko saioan, larunbatean hil zen Juan Perurena (Goizueta, 1930) bertsolaria gogoan izan zuten bertaratutakoek.