Julen Madina entzierroetako korrikalaria eta telebistako kolaboratzailea hil da

  • Iragan ostegunetik Donostiako Ospitaleko Zainketa Berezien Gelan zegoen, Zurriola hondartzan istripua izan eta gero. Sare sozialen bitartez jakinarazi du heriotza familiak. 


2016ko abuztuaren 31n - 09:14

Entzierroetako korrikalari Julen Madina hil da. Iragan ostegunean kolpea hartu zuen hondarraren kontra Donostiako Zurriolan, eta hark eragindako lesioek eragin diote heriotza, bost egunez zainketa berezietan koman egon ostean.

Sare sozialen bidez jakinarazi du albistea bere familiak. Jendearen babes mezuak eta “une zailetan familiari egindako maitasun keinuak” eskertu dituzte etxekoek. Ospitaleko langileen laguntza ere eskertu dute. 61 urte zituen Madinak.

Madina hiru lagunek aurkitu zuten Zurriolako hondartzan, konorterik gabe. Itxuraz, olatu batek hondarraren kontra jaurti zuen, eta bi kolpe handi hartu zituen, bat buruan eta bestea bizkarrezurrean.

Iruñea eta Tuterako entzierroetan aritzeagatik egin zen ezagun hernaniarra; azken urteetan ETBko zenbait saiotan ere kolaboratu zuen. Besteak beste, bazkalosteko tertulietan eta El conquistador del fin del mundo saioan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Telebista
Lodiek ez dute lekurik film eta telesailetan

Nahiz eta herritarren erdia baino gehiago "normopisua" delakotik gora egon, film eta telesailetako pertsonaien %3,3ak baino ez ditu gorputz horiek ordezkatzen. Apenas dagoen pertsonaia gizenik, eta dagoenean, sarri bere gizentasuna du trama nagusi, bereziki emakumea... [+]


Nerabeek ez lukete egunean ordubete baino gehiago igaro behar pantaila aurrean, ohartarazi dute

Espainiako Estatuko 12 eta 17 urteko gazteek sarean sei ordu baino gehiago pasatzen dituzte egunean, eta bost gaztetik batek pantailekiko menpekotasuna garatzeko arriskua du, dio Somos Conexión telekomunikazio kooperatibak. Udako oporretan haur eta gazteek pantaila... [+]


2023-05-12 | Sustatu
Casting deia musean aritzeko euskarazko telebista saio baterako

Kanaldude Nafarroa Behereko tokiko telebistak duela gutxi berritu du webgunea, eta hedapena zabaltzea erdietsi ere; eta orain beste mugarri interesgarri bat probatzera doaz: Mus lehiaketa bat telebista emankizun moldean antolatua. Bikote bila casting irekia deitu dute, Euskal... [+]


2023-05-05 | Euskal Irratiak
Etxeko telebistetara jauzi egin du Kanaldudek eta webgunea berritu dute

Kanaldudek internetetik gure etxeko telebistetara jauzi egin du. Oraindik goiti, Free, Bouygues eta Orange internet hornitzaileen telebista boxen bidez ikusten ahalko da. Orain lanean ari dira SFR-en bidez ere ikusi ahal izaiteko. Horrez gain, webgune berria estreinatu dute... [+]


Eguneraketa berriak daude