Jukutria juridikoak EHUko irakasleen arteko diskriminazioaren zerbitzura

  • Jende askok daukan eta batzuek zabaltzen duten irudiaren kontra, unibertsitate irakasleok ez gara pribilegiatuak. Irakasle lanpostu iraunkor bat lortzea fondo lasterketa bat da, non gainditzeko hesiak ez diren gutxi.

     


2018ko urtarrilaren 29an - 09:31

Ikerketako urte batzuen ostean doktoretza-tesia behin aurkeztua, beste fase batzuk datoz: lanpostuz promozionatzeko akreditazioak lortzea (kanpoko entitate batek meritu guztiak ebaluatuta) eta, behin plaza sortua eta publikoki deitua, oposaketa egitea: lehen atxiki plazarako (gehienez 5 urtez luza daitekeena) eta gero agregatu edo titular plazarako (hauek bai, iraunkorrak). Horiexek dira urratsak ohiko bidea jarraitzekotan, zeren eta beste figura ez iraunkorrak dauzkaten irakasle asko ere baitaude. Modu honetan, irakasle doktore bat irakaskuntzan, ikerketan eta kudeaketan urte batzuetan aritu ostean, atzerriko ikerketa zentroetan egonaldiak egin ostean, akreditazioak lortuta eta oposizioak (gutxienez bi) behin gaindituta, iraunkor izatera pasatzen da. Hau 35-45 urterekin gertatzen da normalean (baita gehiagorekin ere kasu askotan). Fondo lasterketa honek formazio maila oso altua eskatzen badu ere, soldatak ez dira jende gehienak pentsa ditzakeenak (ezta oporrak ere…). Izan ere, unibertsitate irakasleok eta ikertzaileok soldata baxuak dauzkagu, irakasle iraunkorren oinarrizko soldata bigarren hezkuntzaren irakasleena baino baxuagoa da, edo eskola-graduatua den ertzain sartu berri baten antzekoa.

Soldata baxu hauek osatzeko helburuarekin osagarri-sistema bat sortu zen. Hala ere, eredu tranpatia da hau: osagarri guztiak ez dira unibertsalak, legeriak irakasle-figura batzuk sistema honetatik kanpo uzten baititu. Honek posible egiten du unibertsitate irakasleen artean ezberdintasun handiak egotea, desoreka nabarmenak sortzen baitira.

Bazterketa hau posiblea da Eusko Jaurlaritzak eta UPV/EHUko zuzendaritzak horrela izaten jarraitzeko ahalegin guztiak egiten ari direlako, eta hori zuzentzeko egindako eskaeren eta egondako sententzien aurrean diskriminazio latz hau mantentzeko apustu garbia egin dutelako. Hain zuzen ere, EAEko Unibertsitate legeak irakaskuntzari lotutako bosturtekoak eta ikerketari lotutako seiurtekoak irakasle iraunkorrei aitortzen dizkie bakarrik. Hau, de facto, irakasle ez iraunkorren diskriminazio argia da. Merituak ebaluatzen badira, meritu nahikorik izatea izan beharko litzateke irizpidea osagarria jasotzeko, eta ez irakasleak betetzen duen lanpostua. Are gehiago kontuan hartzen badugu lanpostu iraunkorra lortzea ez dagoela neurri handi batean irakaslearen esku, beste faktore asko sartzen baitira tartean (sailaren beharrak, birjartze tasa, diru-hornidura…).

 

Bi erantzule topatzen ditugu, baina jarrera bera. Alde batetik, Eusko Jaurlaritzak ez ditu egin beharreko lege-aldaketak gauzatzen, gaindituta geratu den arautegi bati helduta langileoi dagokiguna kentzeko. Beste alde batetik, konplize paperean, EHUko errektoretza taldeak bere langileei aitortu zaizkien merituak ordaintzeko dauzkan bideak ukatzen ditu, bere erantzukizuna ezkutatzeko jukutriak erabiliz.

Europan izan diren aldi baterako langileen aldeko sententzietan oinarrituta (non, lan bera eginda, iraunkor edo ez izateagatik langileak diskriminatu ezin direla jasotzen den), unibertsitateko irakasle ez iraunkorren aldeko sententzia batzuk egon dira EAEn ere, eta irakasle ez iraunkorrek bosturtekoak eskatu ahal izatea lortu zen (eta ematen du seiurtekoak eskatzeko aukera gertu dagoela). Hala ere, beste oztopo batekin egin genuen topo. EHUko zuzendaritzak bosturtekoak eskatzea ezinezkoa zela behin eta berriro errepikatu ostean, eskatu ahal izatea lortu denean, aitortutakoa ez ordaintzeko aitzakia berri bat topatu zuten: osagarrien zenbatekoa jasotzen duen Eusko Jaurlaritzaren 41/2008 dekretuan ez iraunkorrek zenbat jaso behar duten zehaztuta ez egotea… Hau da, meritua daukazu eta aitortzen zaizu, baina ez duzu kobratzen okupatzen duzun lanpostua iraunkorra ez izateagatik…! Hala eta guztiz ere, bosturtekoak aitortu zitzaizkion irakasle ez iraunkor batek epaiketa bat irabazi zuen 2017an, non epaileak EHU kondenatu zuen irakasleari bosturtekoak ordaintzera, diru-kopuru bat zehaztuta. EHUko zuzendaritzak helegitea jarri zion sententziari (gero esango digute EHU izena harrotasunez eraman behar dugula…) baina ez zen onartu; ondorioz, sententzia irmo bihurtu zen eta irakasleari zegokiona ordaindu zitzaion. Aitortutakoa ordaintzeko aukera bazegoela argi geratu zen. Hala ere, kaltetuen kolektiboak diskriminazio hau buka dadin exijitzeko egindako eskaeren eta ekimenen aurrean, EHUko zuzendaritzaren erantzuna beste aldera begiratzea izan da, borondate falta jantzi juridikoaz mozorrotuta. Horretarako erabiltzen dute maiz haien (baina guztiok ordaintzen ditugun) zerbitzu juridikoak: haien jarrera eta erabakiak juridikoki defendatzeko, langileon eskaera justuen aurrean bideak bilatzeko erabili baino.

Hortaz, bi erantzule topatzen ditugu, baina jarrera bera. Alde batetik, Eusko Jaurlaritzak ez ditu egin beharreko lege-aldaketak gauzatzen, gaindituta geratu den arautegi bati helduta langileoi dagokiguna kentzeko. Beste alde batetik, konplize paperean, EHUko errektoretza taldeak bere langileei aitortu zaizkien merituak ordaintzeko dauzkan bideak ukatzen ditu, bere erantzukizuna ezkutatzeko jukutriak erabiliz. Biek jarrera bera dute: diskriminazio egoera honi bukaera emateko borondate falta. Modernitate, berdintasun, erantzukizun sozial eta etikaren inguruko propagandaren gainetik, argi esan behar da: Eusko Jaurlaritzak (Hezkuntza sailburua den Cristina Uriarte eta Unibertsitate eta ikerlariaren sailburuordea den Adolfo Morais direlarik arduradun nagusiak) eta EHUko zuzendaritzak berak (Nekane Balluerka errektorea eta Inmaculada Gerrikagoitia irakasle eta ikerlarien erretoreordea direlarik arduradun nagusiak) EHUko irakasle eta ikerlari ez iraunkorrak diskriminatzen dituzte.

Zenbat denbora gehiago emango dute aitzakien atzean ezkutuka arazoari behingoz heldu gabe? Moldatu nahi ez duten zaharkitutako legea aitzakia gisa erabiltzen denean, tranpa baino ez da egiten. Langileoi egiten diguten tranpa.

* Artikulua UPV/EHUko irakasle hauek guztiek sinatuta dago.

Iñaki Etaio

Olaia Martinez

Gustavo Amores

Arrate Lasa

Hilario Murua Cartón

Julen Izagirre Olaizola

Artitzar Erauskin

Iker Sancho

Unai Fernández de Betoño

Xabier Bilbao

Marta Luxán

Iñigo Elosegi

Iñaki Urrutxurtu Gutierrez

Igor Hernández

Roberto Torres

Itxaso Fernandez

Iratxe Fresneda

Katixa Agirre

Oihana Terrones

Nerea San Martín

Jon Hoyos

Zuriñe Gaintza

Arrate Agirrezabal

Iker Iraola

Fernando Sarrionandia

Aiala Salvador

Maitane Arnoso

José Francisco Valencia

Maider Larrañaga

Lorena Gil de Montes

Saioa Telletxea

Virginia Díaz

Unai Villalba

Edurne Elgorriaga

Nerea Osinalde

Enekoitz Etxezarreta

María del Carmen San Juan

Iratxe Retolaza

Nagore Asla

Iker Etxano

Nahia Intxausti

Nere Amenabar

 

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude