argia.eus
INPRIMATU
Juan Luis Zabala: “Liburua nire kezken zeharkako biografia da”

2006ko maiatzaren 23a

"Azken urteetan diarioa indarra hartzen joan da, eta zerbait literaturaren bidez adierazteko gogoa nuenean, errazena egiten nuen, diariorako apunte literarioak, eta azken urteetan joera gutxi izan dut nobela edo ipuinetarako. Idazle gehiagori ere entzun diet pereza ematen diela buruan dituzten kezkak pertsonaia baten ahotan jartzeak, eta hori egin beharrean zuzenean idatzi dutela. Orain blogean izango du jarraipena. Inon izatekotan liburua kaleratzean, nik oso seguru jakin gabe, idazteko modu bati amaiera eman diodala dirudi". (2006/05/23)