Gaur hasiko da Kopenhage Danimarkako hiriburuan Juan Lopez de Uralde eta Greenpeace taldeko beste hamar kideren aurkako epaiketa, 2009ko abenduaren 17an, Kopenhage bertan egindako Klimaren Gailurreko ekintzagatik. Uraldek eta beste bi ekintzailek Christiansborg-eko jauregira sartzea lortu eta Politicans talk, leaders act (Politikariek hitz egin, buruzagiek ekin) zioten kartelak erakutsi zituzten. Ekintza horrengatik, bizilekua bortxatzea, dokumentuak faltsutzea eta funtzionario publikoak ordezkatzea leporatu diete.
Epaiketak abuztuaren 19an jarraituko du.
- Sustrai Colinak Juan Lopez Uralde elkarrizketatu zuen iazko martxoan, ARGIAren 2223. zenbakian. Elkarrizketa osoa irakurri.