Juan Huarte Jorge Oteiza Fundazioko presidenteak dimisioa aurkeztu du


2009ko ekainaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Jorge Oteiza Museoa Fundazioaren presidente karguari maitasunez heldu diola adierazi du Juan Huartek, baina bere bizitzako etapa garrantzitsu bat ixteko unea heldu dela. "Fundazioari ekarpen berriak egingo dizkion pertsona batek hartu behar luke kargua", esan du. Pertsona egokia, Huarte beraren hitzetan, Pedro Manterola –museoko zuzendari ohia– izango litzateke. Patronatuak erabaki beharko du presidente karguan Manterola ala beste norbait jarri.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jorge Oteiza
Pentsatzeko leku bat

Jorge Oteizak 1957. urtean erabaki zuen praktika eskultorikoa albo batera uztea eta artistaren egiteko sozialaren eta politikoaren jardunari ekitea, besteak beste, arte-irakaskuntza berritzeko premia eta artearen funtzio sozialaren aitortza aldarrikatuz. Pentsatzeko leku bat... [+]


Xabier Gantzarain
"Gaur egun berdina balio du katu baten bideoak eta Munchen artelan batek"

Idazlea eta arte kritikoa da, baina guztiaren aurretik, behatzailea. Ikusten duen horri irakurketa propio bat gaineratzen dion behatzaile fina. Artelanari ertzak adina erreferentzia ateratzeko gai dena, eta obrari beste begirada bat emango diona. Zuloa saiakera liburuan euskal... [+]


2013-04-09 | Lide Hernando
Oteizaren heriotzaren 10. urteurrena ekitaldiz beterik

Jorge Oteiza eskultorea hil zela hamar urte bete dira. Urteurrena gogoratzeko zenbait ekitaldi egingo dira. Gehienak Donostiako Doka aretoan izango dira, baita Alzuzan dagoen Oteiza museoan ere.


Eguneraketa berriak daude