Juan Carlos Irizar musikagile oñatiarrak 26 kanta bildu ditu Euskal abesti enblematikoak diskoan. Xabier Euzkitzek, Belen Madariagak, Asier Muniategik, Jose Antonio Villarrek, Marian Larreak eta Galdakaoko Ganbara Abesbatzak parte hartu dute lan horretan. Diskoarekin batera, 38 abestiren partiturak jaso dituen liburua plazaratu du Irizarrek.