"Liburu honek konpondu nahi duen arazoa momentu honetan gizarte gehienen arazoa da: komunikazio gaitasunaren gainbehera (...) Euskararen kasuan, komunikazio gaitasunaren galera tragedia bat da. Inor ez da konturatzen zer zulo dagoen? Eskandalu bat da herri honetan gertatzen ari dena: instituzioek tentelkerietan gastatzen dute dirua, eta dagoen zulo hau tapatu nahian bi txoro ari gara (...) Egokitasuna behar dugu (...) Nire ikasleak ez dira antieuskaldunak. Euskaraz bizi nahi dute, baina daukaten euskarak, eman diegun euskarak, ez die balio benetan axola zaizkien gauzetarako". (2008-03-16)