'Joxemiel Bidador' pastoralak irabazi du Lamien Urrezko Orrazia saria

  • Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteak eskaini dio saria, euskararen eta euskal kulturaren alde egiteagatik. Asto masto saria -garaikur txarra- AFAPNAk eta CCOOk eraman dute, hezkuntzan "euskararen kontra" aritzeagatik.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko martxoaren 11n - 00:05
'Joxemiel Bidador Pastorala'k irabazi du aurtengo Lamien Urrezko Orrazia saria.

Jon Alonso idazleak hartuko du saria, Joxemiel Bidador-Iruñeko Euskaldunak Pastoralaren testugileak. Gaur banatuko dituzte sariak Iruñean, 20:00etan, Zaldiko Maldiko elkartean.

Prentsa ohar baten bidez azaldu dute zergatik eman dioten saria: "Kalitatezko lan handi eta eredugarria, Iruñeko euskal jendea euskaraz auzolanean aritzera ahalbidetu duen egitasmo gogoangarria, joan den urriaren 10eko estreinaldian denok ikusi genuen bezalaxe. Emaitza, beraz, zoragarria, baina baita emaitzara iritsi arte egindako lan oparoa, auzolan erraldoia, 70 bat lagun agertokian, jende asko inguruan ere lanean (gehienak Iruñekoak eta Iruñerrikoak), eta lankidetza eder hori goraipatu nahi dugu, aurrera begira ere fruitu onak emanen dituelakoan. Eta mamiari begira ere Pastorala garrantzitsua izan da, Joxemiel Bidador ikerlari, filologo, dantzari, idazle eta euskaltzalea omentzearen bidez, hiriburuko euskaldunei gorazarrea egin zaielako, iraganekoei nahiz egungoei; azken buruan, Iruñea betidanik euskaldunon Hiri Buruzagia izan dela aldarrikatu baita, eta aldarrikatu, halaber,  merezi duen leku duina eman behar zaiola Iruñeko jende euskaldunari, pastoralean bertan esaten den moduan:Hemen jaio, hemen hazi, hemendik kanpo ezin bizi, Eta duena merezi, euskaraz adierazi.

Pastorala berriz ikusteko aukera izango da martxoaren 19an, Barañaingo Auditorioan. Iruñerrian eskainiko den azken emanaldia izango da.

Euskarari "kalte" egin diotenak

Bestalde, Asto Masta saria, garaikur negatiboa, euskararen "kontra" aritzen direnentzako AFAPNAk eta CCOOk hartuko dute. "Hezkuntza munduko sindikatu batzuk aukeratu ditugu, udazkenean hasi eta atertu ez duen eraso bidegabearen bultzatzaileak direlako", azaldu dute elkartekoek.

 

(Albiste hau Euskalerria Irratian argiratu da, eta CC-BY-SA lizentzia baliatuta ARGIAra ekarri da)

 

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
2024-02-28 | dantzan.eus
Lau pastoral plazaratuko dira 2024 urte honetan

Aurtengo urtea emankorra izango da pastoralei dagokionez, lau pastoral emango baitira; bi Zuberoan eta beste bi Zuberoatik kanpo: Iruñean (Nafarroa) eta Xarneguko (Lapurdi-Nafarroa Beherea) zonaldean. Gure herriko lau historia ezagutaraziko dira oholtzan antzerki,... [+]


Xabin Fernandez eta Intza Alkain. 'Kanpora sartzen' antzezlana
"Zuen bizitzan lehen aldiz, herrian ikusiko duzue GIBa"

2013an, medikuaren telefono deia jaso zuen Xabin Fernandezek (Legorreta, Gipuzkoa, 1985). Diagnostiko garbia eman zioten: GIBa. “Seropositiboa zara”. Bizitzak 360 graduko buelta eman zion orduan. Mamuak agertu zitzaizkion: beldurra, amorrua eta lotsa, besteak beste... [+]


Eguneraketa berriak daude