argia.eus
INPRIMATU
Joxe Mari Lopetegiren bertsoak, kalerik kale
  • Joxe Mari Lopetegi bertsolari errepublikanoak Irunen errekonozimendu nahikorik ez duela-eta, haren omenezko ekitaldiak antolatzen ari da hiriko bertsozale talde bat. Lopetegiren obran eta bizitzan garrantzi berezia izan zuten lekuetan barna ibilaldia egin dute, adibidez.

Irunabar @IRUNABAR 2016ko ekainaren 20a

Irungo sei tokik ardaztu dute ibilbidea eta bakoitzean bertso-sorta bana kantatu dute bisitariek. Bertso hauek testuinguru historikoan kokatu eta Lopetegiren inguruan gehiago sakontzea izan da asmoa. Ekintzaile errepublikar sutsua, igeltseroa, kontratista, zinegotzia, bertsolaria... Eskemak apurtzen zituen gizona izan zen Joxe Mari Lopetegi, 1875ean Irunen jaioa.

Hona ibilaldiaren kronika, bideoan kontatua: