argia.eus
INPRIMATU
Joxan Oiz: “Bernart Etxeparek ez zekien modernoa zenik, ezta erreformista izatea zer zen ere”

2006ko abenduaren 01

"Kazetaritzan egunerokotasunean orri zuriaren sindromea dela eta ia-ia zerbait agertzeagatik gauzei behar besteko interesa ez ematea posible zen. Hori bai dela estresantea: elkarrizketak behar bezain beste ez prestatzea. Kazetaritzan aritu nintzen ikasten nenbilen bitartean. Gero karrera bukatuta jarraitu nuen zertxobait. ARGIA eta gero Euskaldunon Egunkariaren sorrera bizitu nituen, urte mamitsuak izan ziren. 'Goazen beste gauza bat probatzera', esan nion nire buruari. Nahiko errenazentista naiz: diseinu grafikoa, norbaiti letra bat idatzi kanta baterako...".  (2006/12/01)