argia.eus
INPRIMATU
Josu Urrutikoetxea ETAko buruzagi politiko ohia atxilotu dute Frantzian
  • Frantziako eta Espainiako segurtasun indarren arteko polizia operazioan atxilotu dute Josu Urrutikoetxea ETAko buruzagi politiko ohia, Alpeetako Sallanches herrian, goizeko 7:30ak aldera.

ARGIA @argia 2019ko maiatzaren 16a
Josu Urrutikoetxea, artxiboko argazki batean.

Operazioak zabalik jarraitzen du, Espainiako Barne Ministerioaren oharrak dioenez.

Erreakzioak

Pedro Sanchez Espainiako presidenteak operazioa txalotu du

Ernai taldeak "mendeku estrategiaren" baitan kokatu du operazioa

2002tik ihesean

Ugaon jaioa 1950eko abenduaren 24an, 1960ko hamarkadaren amaieran sartu zen sasian Urrutikoetxea. 1971an Ipar Euskal Herrira jo zuen eta bertan ETArentzako lehergaiak lapurtzea bezalako ekintzetan parte hartu zuen, Wikipedian irakurri daitekeen moduan. 1980an ETAko exekutibako kide bilakatu zen; 1984tik atxilotu zuten arte ETAko azpiburua izan zen –burua Txomin Iturbe zemn–. Porrot egin zuten Aljeriako elkarrizketen aurka agertu zuen bere burua.

1989an Baionan emaztearekin batera atxilotu zuten, eta hamar urteko kartzela zigorra ezarri. Frantzian 1996 urtera arte bete zuen zigorra, ondoren Espainiaren eskutan geratu zen eta bertan lau urte egin zituen behin-behineko espetxealdian, 2000. urtean aske utzi arte.

2001etik 2002ra Eusko Legebiltzarreko parlamentarioa izan zen Euskal Herritarroken ordezkari, EAEko Auzitegi Nagusiak legebiltzarkidetza kendu eta ihes egin zuen arte. Legebiltzarkide zela, 2002an, deklaratzera deitu zuten 1987an Guardia Zibilaren Zaragozako koartelaren aurkako erasoa –11 pertsona hil ziren– agindu izana leporatuta.