argia.eus
INPRIMATU
Josu Urrutikoetxea Espainiara estraditatzearen alde egin du Dei Auzitegiak
  • 1987an ETAk Zaragozako Guardia Zibilaren kuartelaren kontra egindako atentatuagatik euskal presoa estraditatzeko eskatua du Espainiako Gobernuak. Estraditatzearen alde azaldu da Frantziako Dei Auzitegia eta Frantziako Gobernuari dagokio orain estradizioa aurrera eramango al duen erabakitzea.

ARGIA @argia 2020ko urtarrilaren 08a
Josu Urrutikoetxea, artxiboko argazki batean.

Josu Urrutikoetxearen Defentsak bost egun ditu helegitea aurkezteko. Aurkeztuko duela adierazi dio presoaren sendiak Berria egunkariari.

Dena den, beste estradizio bat eskatua du Espainiako Gobernuak eta bi euroagindu Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta horiek guztiak eta ETArekin loturiko bi epaiketak ebatzi arte, ez dute Urrutikoetxea Espainiaratuko. Kasu horiek ebazteko informazio gehigarria eskatu du Dei Auzitegiak eta hamar eguneko epea eman du informazioa aurkezteko.

La Santén preso

La Santé espetxean dago preso Urrutikoetxea. Pasa den urtean, baldintzapeko askatasuna eskatu zuen Defentsak, baina Dei Auzitegiak ez zuen onartu. Presoaren osasun egoera larria izan zuen hizpide abokatuak, besteak beste.