argia.eus
INPRIMATU
Josu Goia: “Guardia Zibilarekin izandako gorabeheren liburua barre egiteko idatzi dut”

2008ko otsailaren 06a

"Polizia guztiekin aunitz anekdota nituen, eta ezin zirela zoko batean ahaztuta gelditu pentsatu nuen. Horregatik idatzi nuen Encuentros con la Guardia Civil. Tristurak nahiko baditugu Euskal Herrian. Denbora pasatzean gauza asko beste ikuspuntu batetik ikusten dira. Barre egiteko balia daitezke, nahiz eta gertatu zirenean gogorrak izan ziren. Jendea alaitzeko eta barre egiteko idatzi dut liburua, behar dugulakotz barre egin. Nik neuk oso ongi pasatu dut idazten, eta irakurtzen duena ere dibertitzen da. Badira beste gauza aunitz, oso gogorrak direnak eta ez ditut aipatu. Hori ekidin nahi izan dut jendea alaitzeko idatzi dudalako". (2008-02-06)