Josu Erkorekak dio Kanbo ez dagoela "Euskadin"

  • Maiatzaren 4an Kanbon egingo den bakerako nazioarteko ekitaldian Jaurlaritzak ez duela parte hartuko azaltzeko, Josu Erkoreka EAEko Gobernuko bozeramaileak esan du ETAk “Euskadin” izan duela eragin handiena eta Kanbo “Euskaditik” kanpo dagoela.


2018ko apirilaren 25an - 13:31
Josu Erkoreka (eskuinean) Radio Euskadiko Dani Alvarez kazetariarekin.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa baten ondoren eman du azalpena Erkorekak Twitter bidez eta berehala eragin ditu erreakzioak sare sozial horretan, tartean Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile orokorrarena.

Beste zenbait erabiltzailek gogora ekarri diote GALek, adibidez, Ipar Euskal Herrian egin zituela atentatu gehienak.

Bestalde, Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan, Koldo Martinez Geroa Baiko parlamentuko bozeramaileak adierazi du, Nafarroako Gobernuak ere ez lukeela Kanbora joan beharko eta ekitaldiaren antolakuntza kritikatu du, oraindik ez dituztelako haren inguruko xehetasunak ezagutzen. Martinezen esanetan, Geroa Baik horregatik ez du erabaki oraindik joango den ala ez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal bake prozesua
Epaiketa
Parisek armagabetze prozesuan "kooperatu" zuela argitu du Fekl Barne ministro ohiak

ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]


2024-04-02 | Leire Artola Arin
Molle eta Etcheverry bakegileek Parisko Auzitegian defendatu dute ETAren armagabetzea zutela helburu

ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]


Atristain eta Inziarteren kartzelatzeekin hirugarren gradua fiskalaren esku dago, espetxearen esku egon beharrean

Xabier Atristain eta Juan Manuel Inziarte euskal presoak Martuteneko espetxera itzuli ziren joan den martxoaren 13an, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak haien hirugarren graduei fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren.


Blokeo egunaren harira, gibelapenezko 800 euroko isuna jaso dute bederatzi bakegileek

Otsailaren 2an epaituko dituzte beste hamaika bakegile, uztailaren 23an autopista blokeatzeagatik. Elkarretaratzera deitu du Bake Bideak, datorren ostegunean 13:00tan jarriz hitzordua Baionako auzitegi aitzinean.


2022-11-15 | ARGIA
Urtarrilaren 7an Bilboko kaleak betetzera deitu dute, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko

Etxera bidea gertu lelopean manifestazio bateratua egingo dute Sarek eta Bake Bidea-Bakegileek, pandemiagatik bi urtez mobilizazio jendetsu hori egin gabe egon ostean. “Duintasuna eta bizikidetza lortzeko itxaropena” ere izango dituzte aldarri, euskal presoen... [+]


Eguneraketa berriak daude