Erkoreka: “Jaurlaritzak hedabideen bidez izan du Kutxabanken salaketaren berri”

  • Mario Fernández eta Mikel Cabiecesek ostiralean deklaratuko dute fiskalaren aurrean ordainketa bidegabeen kasuaz.


2015eko otsailaren 04an - 08:36
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluaren ondoren izan da prentsaren aurrean (arg: EitB)

Otsailaren 6an zita bat dute Mario Fernández Kutxabankeko presidente ohiak eta Mikel Cabieces Espainiako Gobernuko delegatu ohiak Bilboko fiskal Carmen Adanekin. Azaldu beharko dute zergatik agindu zuen Fernándezek abokatu bulego baten bidez hilean 6.000 euro ordaintzea Mikel Cabiecesi.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak prentsaurrean azaldu du “harrituta” hartu dutela Kutxabankek bere presidente ohia fiskaltzaren aurrean salatzeko hartutako erabakia. Bere hitzetan “hedabide sozialen” bidez izan du Jaurlaritzak horren berri.

Erkorekak nabarmendu du bankua bera izan dela salaketa jarri duena eta horrek bere “zorroztasuna” agerian uzten duela: “Ez dira konparagarriak Kutxabank eta CANen egoera”. Bozeramailearen ustez bereizi behar dira “erantzukizun politikoa eta finantza erakunde baten eguneroko gestioa”.

Nolanahi ere, auzi honek lehen planora ekarriko du berriz ere bankuaren kontrol publikoaren eztabaida.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutxabank
Kutxabankek komisioak kenduko dizkie erabiltzaileen %80ri

Komisioak ezabatu egingo dira 30 urtetik beherako guztientzat eta baldintza batzuk bete beharko dituzte kontua eta txartela doan mantendu nahi duten bezero orok. Urtarrilaren 15ean sartuko da araudi hau indarrean.


Kutxabankek akordioa sinatu du Madrilgo Alantra inbertsio bankuarekin, "hazteko" estrategia berriaren baitan

Kutxabankek inbertsio bankuen sektorean sartzeko pausoa eman du eta akordioa sinatu du sektore horretako Espainiako Estatuko eta Europako eragile nagusienetako batekin, Alantra sozietatearekin. "Enpresen merkatuan" presentzia handiagoa izatea litzateke helburua.


Frantziako Tourrerako atera dituzten ikurrinek EITB, Kutxabank eta Eusko Jaurlaritzaren logoak dituzte

Ekainaren 15ean aurkeztu dute ekimena Inés Monguilot (Kutxabank) eta Luis Manuel Martínek (EITB). Guztira 60.000 ikurrin atera dituzte Frantziako Tourrean banatzeko, hiru erakundeen logoekin.


Antón Arriola (Kutxabankeko presidentea):
"Kutxabankek Euskadiko mugetatik kanpo hazi behar du"

Kutxabankeko presidenteak finantza entitatearen hurrengo urtetarako asmoak azaldu ditu Cebek Bizkaiko patronalak egindako jardunaldi batean. Bere hitzartzean iradoki du Euskal Herritik kanpo hazteko proiektua duela Kutxabankek, eta horretarako banku pribatuetan eta inbertsio... [+]


Eusko Jaurlaritzak 123.000 euroko isuna jarri dio Kutxabanki "arau-hauste larriengatik"

Kutxa zerbitzua ez ematea, eskudirutan ordaintzeko zerbitzua ezabatzea eta "abusuzko praktikak" egitea egotzi dizkio Kontsumobidek erakundeari.


Eguneraketa berriak daude