Josu Bergara (EAJ) Garraio eta Obra Publikoen sailburu ohiaren enpresari esleitu diote Donostiako AHTren geltokiko obra, 861.000 euroan

  • Arantxa Tapia Lakuako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak, Eneko Goia Donostiako alkateak eta Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak Donostiako Norteko geltokiaren birmoldaketa proiektua aurkeztu zuten astelehenean, Donostiako udaletxean. Obraren helburua Abiadura Handiko Trenari sarbidea ematea da eta horren ardura Eptisa/Cinsa ingeniaritza-Jon Montero aldi baterako enpresen elkarteari esleitu diote.

Axier Lopez @axierL
2018ko maiatzaren 15a
Eneko Goia, Arantxa Tapia eta I˝igo de la Serna, asteleheneko aurkezpenean. Argazkia: Arantxa Tapia

2019an hasiko dituzte lanak eta horretarako 861.000 euroko aurrekontua gorde dute. Printzipioz, hamar hilabetean burutzeko. Geltokiaren estalkiak 5.788 metro koadro izango ditu eta handik Tabakalerara sartzeko aukera izango da. Espazio hori plaza bilakatzea da asmoa.

Eptisa/Cinsa

Josu Bergara Bizkaiko Ahaldun Nagusia izan zen 1995-2003 bitartean.

Eptisa/Cinsaren Administrazio Kontseiluko presidentea Josu Bergara Etxeberria da. Eusko Alderdi Jeltzaleko kide ezaguna da eta hainbat ardura politiko publiko izan du bere gain: 1991tik aurrera Jose Antonio Ardanzaren gidaritzapeko Jaurlaritzan Garraio eta Obra Publikoen sailburua eta 1995-2003 bitartean Bizkaiko Ahaldun Nagusia izan zen, besteak beste. 2003tik aurrera politika instituzionaletik kanpo aritu da. 2008ko martxotik aurrera da Eptisa/Cinsako Kontseiluko presidente.

Bidegi kasuren harira salaketa jarri zuen aurreko legegintzaldiko Gipuzkoako Aldundiak hainbat ordezkari politiko eta enpresaren aurka. Enpresa hHorietako Eptisa/Cinsa da. Ap-1eko obren zati baten zaintzaren ardura zuen Eptisa/Cinsak eta tramo horretan erabilitako diru publikoaren ustezko erabilera okerrarengatik salatu zuten. Orotara, bi kereila kriminal aurkeztu zituzten AP-1 autobideko obrei lotuak. Egun auzi horrek irekita jarraitzen du eta epaitegietan dago noiz argituko zain.

Fabore trukea

Gipuzkoako Aldundiko aurreko gobernuaren eledun Larraitz Ugartek (EH Bildu) 2015ean salatu zuen zenbait euskal enpresatako Administrazio Kontseiluen osaketak “ulergaitzak” direla. Mario Fernandezen “Cabieces auzia” pil-pilean zen artean. Ondorengo egunetan Garak gehiago zehaztu zituen Ugarteren adierazpenak eta argitaratu zuenez, Eptisa/Cinsa enpresaz ari zen Ugarte, eta zehatzago, PSE-EEko Iñaki Dubreuil Churruca Eptisa/Consako Administrazio Kontseiluko kideaz. 2011ko urtarrilaren 24tik da kontseilukide, egun horretan Joseba Andoni Leizaolaren (EAJko kide historikoa) lekua hartu zuen. 2001ean ETAk Dubreuil zauritu eta Elektra enpresako bi langile hil zituen. Administrazio Kontseiluan Dubreuil sartu izana EAJ eta PSE-EEren arteko balizko fabore trukeen ondorio izan zitekeela jaso zuen Garak.

EAEn 6.300 milioi AHTrentzat

Asteleheneko agerraldian aditzera eman zutenez, 6.300 milio euro bideratu dituzte honezkero AHTa EAEn eraikitzeko obretara. Konparaziorako, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikarako Departamentuaren 2018ko aurrekontua 253 milioi eurokoa da. Hau da, kultura eta hizkuntza politikara 25 urtez bideratutako diru guztia baino gehiago gastatu dute AHTko obretan. 6.300 milioi baino handiagoa izango da azken kopurua, oraindik zenbait obra bideratzeko baitaude.

Lakuako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiak poza adierazi du EAEko AHTren obrak  “erritmo onean” ari direlako garatzen. Lakuaren ardurapean dauden 17 obretatik 12 osatuta daudela azpimarratu du, eta gainerakoez "%70-80an daudela" aipatu du.

Kanal hauetan artxibatua: Abiadura Handiko Trena  |  EAJ  |  Donostia  |  Ate birakariak

Abiadura Handiko Trena kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-18 | Guaixe .eus
Tren publiko eta soziala aldarrikatu dute Altsasun

AHTren kontrako martxan haren eraginak bertatik bertara ikusteko aukera izan dute ibiltariek. Hilaren akaberarako beste ekimen bat deitu dute.


AHTren lanak eginen dituen enpresak "ekitaldi politikoak" finantzatu dizkio PPri

Espainiako Sustapen Ministerioak AZVI enpresari esleitu dio Alesbes eta Erriberri arteko AHTren lanen ardura. Sustrai Erakuntza Fundazioak salatu du PP alderdiari "ekitaldi politikoak eta foroak" finantzatu dizkiola.  


Espainiako Estatuak Nafarroan gastatuko duenetik %78 AHT eta Esako urtegira bideratuko da

Espainiako Estatuko Ogasun ministro Cristóbal Montorok aurkeztutako aurrekontuen arabera, Nafarroari dagokion inbertsioan %78 AHTri eta Esako urtegiari bideratuko dio Espainiako Estatuak.


2018-03-09
'AHTrik EZ Lautada'-k 7.000 alegazioak defendatu ditu Arabako Diputatu Nagusiaren aurrean

“Lautadako hautesle errolda 9.000 pertsonakoa izanda, 7.000 alegazio baino gehiago aurkeztea da egin daitekeen demokrazia ariketarik handiena”, adierazi dio “AHTrik EZ Lautada” Plataformak Arabako Diputatu Nagusiari.


2018-03-05 | ARGIA
Sustrai elkartea ez doa Nafarroako mugikortasun batzordera, AHTan erabakiak hartuta daudelakoan

Ingurumenaren aldeko eta alferrikako azpiegitura handien kontrako borroketan ezaguna den Sustrai fundazioak jakinarazi du planto egingo diola Nafarroako Legebiltzarraren Mugikortasun batzordeak bilerarako egindako deiari. Berrikitan Madrilen 2.852 alegazio entregatu zituen Sakanan AHTarentzako egin nahi duten bide berriaren kontra.


2018-03-02 | Miren Osa Galdona
AHT ez dela beharrezkoa onartu arren, proiektuak aurrera jarraituko duela esan du Italiako Gobernuak

Italiako Gobernuak zilegitasuna eman dio NoTAV kanpainari, argitaratu berri duen txosten baten arabera. Onartu du abiadura handiko trena ez dela beharrezkoa egun lurraldearen ezaugarriak kontuan izanda. Hala ere, proiektuak aurrera jarraituko du.


2018-03-01 | ARGIA
'Zuloan' liburuaren ondorioak azaltzeko hitzaldi zikloa abiatuko dugu martxoan

AHTko langileen testigantzak eta prekarietate kasu zehatzak aurkezteaz gain, lan honek eraikuntzaren arloko gaur egungo egoeraren argazki orokorra ere ematen du.


2018-03-01 | Guaixe .eus
De la Serna sustapen ministroak: "AHT korridorea 2023rako"

Sustapen ministro Iñigo De la Sernak atzo esan zuen Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren (AHT) korridorea 2023rako egina egonen dela. Data hori “handinahia” dela aitortu zuen ministroak berak.


2018-02-27 | ARGIA
Eraikuntza arloko "inpunitate zirkuluarekin" amaitzea eskatu du ELAk Legebiltzarrean

AHTn eta beste zenbait obra publikotan dabiltzan langileen egoeraz azkenaldian zabaldu den kezka Eusko Legebiltzarrera eraman du ELAk. Igor San Jose eta Luis Fernandez sindikatuko kideak Lana eta Justizia batzordean izan dira, EH Bilduk gonbidatuta, eta azaldu dute eraikuntza arloko lan hitzarmenak “sistematikoki” urratzen direla.


2018-02-26 | Hala Bedi
AHTren aurkako oihuak Urkulluren aurrean

Iñigo Urkullu lehendakariak egindako bisita baliatuz, Añanako zenbait kontzeju eta AHTrik Ez Lautada Plataforma bildu ziren atzo Ribabellosan (Araba), AHTren proiektuaren aurkako elkarretaratze zaratatsu batean. Ez zen tentsiorik egon, baina Ertzaintza kontzentratutakoen eta ordezkari instituzionalen artean jarri zen une batean.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude