argia.eus
INPRIMATU
Josetxo Silguero: “Orkestraren aurrean jartzea azterketa moduko bat izango da”

2008ko urtarrilaren 16a

"Musika klasikoko zikloekin eta jazz musikarekin alderatuz, musika garaikidearen presentzia oso urria da. Eta hori inplikazio faltagatik da, bai eragile publiko bai pribatuen aldetik. Eragileek gehiago bultzatu beharko lukete musika garaikidea, baina hori denbora kontua da. Programatzaileek arriskatu egin beharko lukete. Donostiako Musika Hamabostaldian errepresentazio txiki bat dugu. Bilbon, berriz, ziklo finko gisa daude BBK zikloko Guggenheimeko kontzertuak. Gasteiz izango da ziur asko musika garaikideak toki gehien duen hiria. Azaroko Bernaola jaialdia eta Musikaste horren lekuko". (2008-01-16)