argia.eus
INPRIMATU
Josetxo Anitua musikaria hil da

2008ko apirilaren 24a
Josetxo Anitua (Argazkia: IƱigo Azkona)

Patxi Gaztelumendik eman digu albistearen berri bere blogean. Josetxo Anitua musikari eibartarra hil da. Cancer Moon taldeko abeslaria izan zen, eta banda hura desagertu ostean hainbat artistekin kolaboratu du. 2005ean adibidez kontzertu berezia eskaini zuen Atom Rhumba taldearekin batera Bilboko Kafe Antzokian. Hain justu, hamar urtez aritu da disko-jartzaile moduan areto horretan. Iazko irailean Fermin Etxegoienek elkarrizketatu zuen ARGIA aldizkarian.