Josep Pamies epaitu dute Lleidan, marihuanaren erabilera terapeutikoa sustatzeagatik

  • Bi urteko espetxealdia eta 16.000 euroko isuna eskatu ditu Josep Pamies baserritar eta landareetan adituarentzako Lleidako fiskalak, aurpegirauz marihuanaren kontsumoa sustatzen duela. Pamiesen inguruan sortutako Dolça Revolució elkarteak defenditu du, argudiatuz poliziak haren etxaldean aurkitutako cannabis landare guztiak elkarteko kideenak direla.


2017ko maiatzaren 26an - 10:31
Josep Pamies marihuanaren ezaugarriak azaltzen. (Argazkia: Dolça Revolució)

Josep Pamies baserritar katalana ezaguna da landareen erabilera terapeutikoaz interesatzen diren askoren artean. Horien ezagutza eta erabilera autogestionatua sustatu du beti. Marihuanaren kasuan, Pamiesek aitortzen du haren oso irudi ezkorra izatetik mariak zenbait eritasun arintzeko dauak ahalmena etxean bertan ezagutzeak aldatu ziola ikuspegia.

Kultura handikoa eta hizlari aparta den baserritarra zientzialariekin eta medikuekin elkarlanean aritu da, farmaindustriaren monopolio gosea salatu du sarri eta estatuak gai hauetan ezartzen dituen debeku eta mugen etzetik jokatu izan du. Azukre kaltegarriaren ordezko hobea den Stevia landarea sustatu du eta berdin kalamua, beregana jo dutenei beti proposatu die nork bere kontsumoa arautzeko etxean haztea landareok, baina aldi berean, norbaitek produktu horien eratorriak presaz behar dituenean, Pamiesek ez du ukatzen oparitu edo saltzea ere, borondatearen truke.

Pamiestarrek Bergan daukaten etxaldea bisitatu duten guztiek zekiten han marihuana landareak bazirela, legeak autokontsumorako baimentzen dituenak baino gehiago: landareok sustatzen dituen Dolça Revolució (Iraultza Gozoa) elkarteak epaiketan argitu du bere kideenak direla, horiek edukitzeko edo lurrik edo denborarik ez dutenek Pamiesen eremuan utziak. Hala ere, fiskalak epaiketan bi urteko espetxe zigorra eta 16.000 euroko isuna eskatu ditu nekazariarentzako, auzi saioan gizona trafikatzailetzat jotzera iritsiz. Pamiesek, bere ohiko estilo gozo baina sendoan, erantzun du berak badakiela zein estua den legea Espainian eta epaia bere gain hartuko duela, kondenatzen badute bezala errugabe ateratzen bada. Eta berriro ere eskatu du marihuanaren erabilera terapeutikoa legezta dezaten. 

Hona 2016ko irailean, epaileak lehenbiziko aldiz deklaratzera deitu zuenean, bideoz utzi zuen lekukotasuna:

 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Marihuanaren legeztatzea
2023-02-06 | ARGIA
Kanada hasi da droga gogorrak kopuru txikietan edukitzea despenalizatzen

Kanadako Columbia Britaniar probintziak programa pilotu berri bat hasi du, kokaina eta heroina bezalako droga gogorren jabetza despenalizatzen duena kopuru txikitan. Kanadako gobernu federalak mendebaldeko kostaldeko probintziaren eskaera onartu ostean, hiru urte iraungo duen... [+]


2021-06-04 | Axier Lopez
Drogen aurkako gerra betean, marihuana "legeztatu" dute Mexikon

Martxoaren 10ean, kalamuaren kontsumoa legeztatzeko lege ekimena onartu zuen Mexikoko Kongresuko Behe Ganberak, eta ondoren Senatuak. Hala, Uruguai eta Kanadaren atzetik, aisialdirako erabili ahal izango dute kalamua Mexikon, baina legalizazioa bermatu gabe. Narkotrafikoak... [+]


2020-12-02 | ARGIA
Kalamuari eragin medizinalak aitortu dizkio Nazio Batuen Erakundeak

Asteazkenean Vienan egindako bozketan, Nazio Batuen Erakundeak kalamuaren ezaugarri medizinalak onartu ditu, El Salton jaso dutenez.


Eguneraketa berriak daude