Joseba Zubimendi omendu du Eusko Ikaskuntzak


2009ko irailaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Joseba Zubimendi (1897-1939) kultur eragilearen omenezko ekitaldia egin zuen atzo Eusko ikaskuntzak Donostiako Miramar jauregian, bere senideak han zirela. Hain justu, 70 urte bete dira kazetari, idazle, antzezle eta euskaltzale donostiarra hil zela. Horren harira, Inazio Mujika Iraolak Bidegileak bilduman bere biografia apailatu du eta Donostiako omenaldian banatu zuten argitalpena: “Bonberoen kontrako lana egiten zuen –esan zuen Mujikak–. Suak pizten zituen su beharra ikusten zuen tokietan”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Ikaskuntza
2023-11-23 | Eusko Ikaskuntza
Euskal Hezkuntzaren liburu zurirantz

Euskal Herriaren jendarte eta lurralde kohesioa helburu.


Amaia Nausia Pimoulier
“Euskara abertzaleen proiektu nazionaletik askatu behar dugu”

Eusko Ikaskuntzak aurten kaleratu du Aniztasuna eta bizikidetza Nafarroan. Euskara eta nazio identitateak ikerketa lana. Amaia Nausia –Eusko Ikaskuntzako proiektu arduraduna–, Julen Zabalo eta Txoli Mateosek egindakoa da. Azken lau urteetan Nafarroa osoan molde... [+]


Eskola segregazioari aurre egiteko itun soziala proposatu dute

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak eta Eusko Ikaskuntzak txostena aurkeztu dute eskola segregazioa amaitzeko helburuarekin. Nabarmendu dute beharrezkoa dela "gizarte osoaren inplikazioa". Gasteizen Hezkuntza Lege berriaren aurkako prozesioa egin dute.


Eguneraketa berriak daude