argia.eus
INPRIMATU
Joseba Peña: “Euskarak balio erantsia du eta horregatik dauka botere ekonomikoa”

2008ko uztailaren 24a

"Euskarak badu nolabaiteko botere ekonomikoa; txikia da botere hori, baina badu. Hizkuntza eskubideak bermatuta daudenean, beraz, botere ekonomiko handiagoa edukiko du euskarak eta edozein hizkuntzak. Kontua da euskararen botere ekonomikoa probintziaz probintzia aldatzen dela. Eta probintzien barruan ere botere hori alda daiteke (...) Produktu bat ondo saltzeko eta zabaltzeko komenigarria da bezeroaren hizkuntzan egitea. Poliki-poliki, negozioak euskaraz egiteko kontzientzia hartzen ari gara. Horren abantailez jabetu behar dugu, euskarazko zerbitzua eskaintzea abantaila baita (...) Elebidunak gara, eta hori beti da onuragarria. Euskaldunok merkatu handiagoa dugu, gauza guztiak ele bitan egin baititzakegu". (2008-07-24)