"Jose Luisek askatasuna berreskuratzean bakearen eta batasunaren aldeko mezua zabaltzea da helburua"

  • Jose Luis Elkoro irailaren 3ko arratsaldean –espero baino egun bat lehenago– erabateko askatasunean geratu aurretik egin diogu elkarrizketa Mugituko Da plataformako Joseba Moñuxi.


2015eko irailaren 02an - 12:25

“Erabateko askatasuna” berreskuratuko du Elkorok ostegunean. Judizialki zein egoeratan geldituko da?

Erabat libre geldituko da, ez da baldintzatutako askatasuna izanen. 8 urteko kondena osorik bete du –hiru espetxean eta bost etxean– eta beraz, erabateko askatasuna lortuko du.

“Mugituko Da” plataforma sortu zenuten Bergaran. Zein ezaugarri eta helburu izan ditu mugimenduak?

Plataforma herrikoia izan da, arlo eta ideologia askotako jendea bildu duena. Herrian ulertzen zen Jose Luisen kondena ez zela bidezkoa, ez baitzen ikusten deliturik egin zuenik.

Helburua Jose Luis kartzeletik ateratzea zen. Denborarekin, presioa eginez, lortu genuen lehen helburu hura, nahiz eta baldintza gogorrak jarri zizkioten. Elkoro etxera eraman zutenean plataforma gelditu egin zen. Orain Jose Luisek erabateko askatasuna lortuko duela eta, berriz bildu gara, nolabait plataforma honi bukaera emateko.

Bakea eta batasuna leloa aukeratu dugu ekitaldietarako, plataformaren izaera islatzen duelako eta Jose Luisek bere bizitza politiko guztian jarraitu duena delako.

Ostegunean Martutenera joateko deia egin duzue Elkorori babesa azaltzeko.

Osteguneko ekitaldia zerbait txikia izanen da, herriko jendearena. Jose Luis fisikoki libre geldituko den momentu horretan berotasuna eta babesa eman nahi diogu. Ehun bat pertsona joango gara Bergaratik, tartean bere familia, lagunak nahiz herritarrak. Ongi etorri txiki bat eginen diogu gerturatzen garenok.

Ostiralean, berriz, ekitaldi politikoa antolatu duzue Bergaran.

Jose Luisek askatasuna berreskuratzean bakearen eta batasunaren aldeko mezua zabaltzea da helburua. Jose Luis urte askoan alkate izan da Bergaran, eta herrian bere ibilbide politikoa baloratua da: alkateen mugimenduaren parte izan zen, ikurrina askatu zutenean ere bertan izan zen...

Ekitaldia Bergarako plazan izanen da, arratsaldeko 19etan, eta jende asko hurbilduko da bertara: Jose Antonio Altuna Arrasateko alkate izana (Jose Luisekin batera alkateen mugimenduko kide izana), Mariano Ferrer kazetaria, Juanjo Alvarez zuzendaritza arloan katedraduna, Peio Ospital iparraldeko ikuspuntua emateko, Patxo eta Isidro Murga eta Pablo Gorostiaga 18/98ko prozesatuak, Arnaldo Otegiren emaztea (senarraren gutuna irakurtzea), edota Bergaran alkate izandako guztiak.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude