73 urte zituela hil da, minbiziak jota. Baldintzapean aske zegoen 2020tik.
Jose Ramon Foruria Zubialdea euskal preso politikoa joan den larunbatean hil da, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Foruria 1950ean jaio zen Markina-Xemeinen (Bizkaia), eta 73 urte zituen.
Atzeman zioten minbiziaren ondorioz Venezuelak Espainiari entregatu zion 2003an. Espainiako Auzitegi Nazionalak 40 urteko espetxe-zigorra ezarri zion arren, gaixotasunaren ondorioz 2011tik zigorra etxean bete zuen, 2020an baldintzapeko askatasuna eman zioten arte.
Heriotzaren aurrean Etxerat elkarteak berotasuna adierazi die presoari eta haren senideei: “Muxu handia ‘Foru’rentzat eta beskarkada senide eta gertukoentzat”.