argia.eus
INPRIMATU
Jose Maria Pou eta Maria Bottok irabazi dituzte Ercilla sariak
2006ko urtarrilaren 31
Atzo (30) jakinarazi zutenez, José María Pou eta María Botto aktoreek irabazi dituzte XXII. Antzerkiko Ercilla sari nagusiak. Leticia Martín eta Juan José Otegi aktoreak, Hamellin, El rey Lehar eta Nasdrovia Chejov antzezlanak eta Artez aldizkaria ere saritu dituzte. Azkenik, Lola Herrera sarituko dute bere ibilbideagatik. Sariak martxoaren 13an banatuko dituzte Bilbon.