Ukabila altxatuta eta amnistiaren aldarrikapena soinean irten da Jose Maria Sagardui "Gatza", 9:00ak inguruan, Jaengo kartzelatik. 35 bat pertsona bildu dira atarian preso ohiari ongietorria emateko, horien artean, lagunak, senideak, ezker abertzaleko ordezkariak, preso ohiak eta abokatuak. Gatza izan da Europan arrazoi politikoak medio, denbora gehien kartzelan egin duen presoa.
Arratsaldean Zornotzan egitekoa zen harrera eta larunbatean antolatuta dagoen ekitaldia debekatu ditu Grande Marlascaren eskariz Herrizaingo Sailak.