Jose Luis Bilbaok EAEko Kontu Publikoen Auzitegia zuzenduko du

  • Ostiraletik aurrera Bizkaiko ahaldun nagusi izandako Jose Luis Bilbao (EAJ) Euskal Autonomi Erkidegoko Kontuen Auzitegiko zuzendari berria izango da.


2015eko uztailaren 03an - 16:02
Jose Luis Bilbao ostiraletik EAEko Kontu Auzitegiko presidentea da.

José Ignacio Martínez Churiaquek utzitako postua beteko du bost urterako. “Legea betetzeko” izendatua dutela adierazi du eta erantzukizun hori “ahalik eta hoberen egiten” saiatuko dela.

Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakariak izendapen-bilkuran esan du, herritarren konfiantza berreskuratzeko bidea ahalik eta gardentasun gehien eskaintzean datzala.

Joan den irailean, 2015eko hauteskundeetara aurkeztuko ez zela iragarri zuenean, adierazpen polemikoak egin zituen Bilbaok . Hamabi urteko agintaldian ikusitako ustezko irregulartasunez hitz egin zuen eta horien balizko egileei “lasai egon zitezela” esan zien, berak ez zuelako memoriarik idatziko.

Bilbaoen hautagaitza kritikatu dute PPk, UPyDk eta EH Bilduk. Unai Urruzuno EH Bilduko legebiltzarkidearen iritziz Bilbao zuzendari jarrita Kontuen Epaitegiak “sinesgarritasun osoa galdu du”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Autonomia Erkidegoko politika
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


Eguneraketa berriak daude