Jose Luis Alvarez Enparantza, 'Txillardegi' gaur goizean hil da

  • EiTBk egindako bideoa.

    Gaur (urtarrilak 14) goizean hil da Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi. 1929an Donostiako Antigua auzoan jaioa, bere lana ezinbestekoa da XX. mendeko Euskal Herriko historiaren hainbat alor ulertu ahal izateko. ETAren sortzaileetako bat izan zen 1958an eta Altsasuko mahaiaren, Herri Batasunaren eta Aralarren sorreran ere parte hartu zuen. 2007ko maiatzean Aralar utzi zuen, atzera berriz ere Batasunaren ingurura itzultzeko. Euskara batuaren bultzatzaile garrantzitsua izan zen eta bera zen lehen euskal nobela modernoaren egilea ere, 1957ko Leturiaren egunkari ezkutua, alegia.

2012ko urtarrilak 14

'Txillardegi' ARGIAn

- Irakurri 2007ko irailean Mikel Asurmendik eta Gorka Bereziartuak 113. Larrunen egindako elkarrizketa: "Politika konbentzionala ez da posible oraindik herri honetan".

- Irakurri Txillardegiren artikuluak ARGIA astekarian.

2007an Larrun-en esanak:

"Garai bateko Aberri Eguna: eman dezagun nik nahi nuela ospatu. Tarta bat nahi nuen, ikurriñarekin. Joan nintzen hemen konfiantzazko batengana eta egin zidan tarta bat hondo gorria eta gurutze zuriarekin. Kolore berdea aparte eramaten genuen eta etxean jartzen genuen! Pentsa!".

"Katalunian ez dago ETArik. Zer esan diete? Joan ziren parlamentuko %88ren izenean Madrilera eta esan zieten 'ya pueden ustedes volver' ('itzul zaitezkete'). Kasurik ez. Gauza bera Ibarretxe. Joan zen Madrilera, oso umil, bera den bezala, oso firme baina oso moderatua... Kasurik ez. Ez dago zereginik".

"Euskararen egoera orain dela urte batzuk baino hobeto dagoela? Bai, egia da. Baina euskararen etorkizuna garantizatuta dagoela... Hori erdaraz bizi den jendeak uste du, baina guri, euskaraz bizi garenoi, ez digute ziria sartuko".

"Nik ez dut nire burua hartzen literatur gizontzat. Atxaga, Lertxundi, Koldo Izagirre... benetan dira literatur 'piztiak'. Ni ez naiz literatur 'piztia'. Nik literatura oso gutxi irakurtzen dut eta aspaldi honetan gutxiago. Zergatik? Mila roillotan egon naizelako: ETAn, euskara batuaren prozesuan, soziolinguistikan, atzerrian 16 urte...".

"Nik uste Buda pertsonaia inportantea dela munduan. Hain zuzen horretaz idatzi dut hurrengo liburuan. Erlijioei buruz idatzi dut eta budismoa askotan aipatu dut. Bertrand Russell ere azaltzen da. Hark ere gauza bera esaten zuen: erlijio deitzen diren horien artean Buda dela salbatzen den bakarra".

Elkarrizketa horretako pasarte batzuk bideoan:

Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldearen omenaldia

2011ko otsailaren 12an 'Txillardegi'ri omenaldia egin zion EHEk Donostian, Euskaldun eta burujabe lelopean egindako manifestazioa amaitzean. Ikusi egun horretako irudiak bideo honetan:

Txillardegiren lanetako batzuk (Iturria: Wikipedia)

Narrazioa

- Kosmodromo (1984, Haranburu)

Nobelak

- Leturiaren egunkari ezkutua (1957, Euskaltzaindia). Berrargitalpenak: Leopoldo Zugaza (1977) eta Elkar (1983).

- Peru Leartzako (1960, Itxaropena). Berrargitalpena: Elkar (1979)

- Exkixu (1988, Elkar)

Saiakerak

- Huntaz eta hartaz (1965, Goiztiri). Berrargitalpena: Elkar (1983).

- Hizkuntza eta pentsakera (1972, Gero-Mensajero)

- Euskal Herritik erdal herrietara (1978, egilea editore)

- Euskal gramatika (1978, UEU) - Euskal Herria helburu (1994, Txalaparta)

- Euskararen aldeko borrokan (2004, Elkar)

Hizkuntzalaritza

- Euskara batua zertan den (1974, Jakin)

- Oinarri bila (1977, egilea editore)

- Euskal fonologia (1980, egilea editore)

- Euskal dialektologia (1983, egilea editore)

Kanal honetan artxibatua: Txillardegi

Txillardegi kanaletik interesatuko zaizu...
Txillardegi omentzeko ekitaldi sorta prestatu dute haren heriotzaren 5. urteurrenean

Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi” euskal idazle, hizkuntzalari, pentsalari eta politikariaren heriotzaren 5. urteurrena dela eta, ekitaldiak antolatu ditu Txillardegi liburutegia kultur ekimenak.


2012-04-24
Txillardegiri buruzko saiakera kaleratu du Fito Rodriguezek

Txillardegiren ekarpen zabala biltzeko asmoarekin, Fito Rodriguezek Txillardegi liburua kaleratu du Erein argitaletxeko Haran bildumaren barruan. Idazle, politikari eta hizkuntzalariaren pentsamendu eta ekinbidera hurbiltze bat da Rodriguezek idatzitakoa.


2012-03-20
Txillardegi nobelagintzan
MULTIMEDIA - solasaldia

Hiru hizlari aritu ziren Txillardegiren nobelagintza aztertzen. Jesus Maria Lasagabaster: Txillardegik euskal eleberrigintzari egindako ekarpena aztertu zuen. Pruden Gartzia: Kundera etorri duk hitaz galdezka. Markos Zapiain: Txillardegiren nobelagintzaren eduki filosofikoa.

2004an Koldo Mitxelena Kulturunean antolatutako jardunaldiak


2012-03-06
Txillardegi euskalgintzan
MULTIMEDIA - solasaldia

Hiru hizlarik Txillardegik euskalgintzan egindakoa aztertu zuten: Maria Jose Azurmendi: Txillardegiren lan soziolinguistikoa. Gotzon Aurrekoetxea: Txillardegi eta Euskara Batuaren kondaira. Jose Luis Ormaetxea "Txipi": Euskararen aldeko borroka.

2004an Koldo Mitxelena Kulturunean antolatutako jardunaldiak.


2012-02-15
Txillardegiren testuak irakurriko dituzte hemeretzi idazlek Victoria Eugenian

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi zendu berriari omenaldia egingo diote igandean Donostiako Victoria Eugenia Klubean. Idazle eta herrigile antiguotarraren testuak irakurriko dituzte hemeretzi idazlek Bakarrik Nago ZerubidenLeturiaren egunkari ezkutua eleberriko lehen esaldia– ekitaldian.


2012-01-30
Ezkerreko abertzaleek elkarrekin omendu zuten atzo 'Txillardegi' Donostian

Bi aste bete ziren atzo Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela eta egindako lana omendu asmoz, omenaldia egin zion ezker abertzaleak. Abertzaleen Batasuna, EA, Alternatiba, Aralar, Egin Dezagun Bidea, Gazte Independentistak edota LABeko kideak zeuden Donostiako Victoria Eugenia bete zutenen artean. Txiki geratu zen aretoa 'Txillardegi' omentzeko. Hiru hitz hautatu zituen Pernando Barrena ezker abertzaleko kideak 'Txillardegi' deskribatzeko: "Euskal Herria... [+]


2012-01-27 | Axier Lopez
Argia Sariak 2012ko ekitaldia
MULTIMEDIA - erreportajea

Saridunak

Sei sari banatu ditu ARGIA astekariak Usurbilgo Atxega Jauregia jatetxean bazkal ostean burututako ARGIA Sarien banaketa ekitaldian. Ohi bezala, ARGIAk euskarazko komunikazioan nabarmendu diren talde, enpresa, profesional edo produktuei eskaini dizkie sari hauek.

ARGIA SARIEN XXIII. edizio honetan hauek izan dira sarituak:

Karlos Zurutuzak irabazi du PRENTSA IDATZIKO ARGIA SARIA, Berria egunkarian egindako Libiako gerrako kronikengatik. Kronika horien kalitateaz gain,... [+]


2012-01-27 | Axier Lopez
2012ko Argia Sarien irabazleak
MULTIMEDIA - erreportajea

Karlos Zurutuzari eman diogu  Prentsa Idatzia atalaren saria , EITB Nahieran Interneten, Euskal Irratietan Luzien Etxezaharretak eta Jakes Casabonek gidatutako Gure bazterrak saioa Irratian, Klikmetroak.com kanpaina Publizitatean, EiTB Nahieran webgunea Internet atalean eta Kanaldude herri telebista Telebistan. Horiek dira 2012ko ARGIA Sarien irabazleak.

Bestalde, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi Enparantza 'Txillardegi'-ri eskaini zaio Merezimenduzko Argia Saria.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude