Euskal Herriko Trikitxa Eguna jasoko dute larunbatean Iurretak eta Durangok (Bizkaia). Aurtengo edizioan, Jose Jabier Abasolo 'Tiliño' omenduko dute, urteotan euskal kulturgintzaren alde egindako lanagatik. Besteak beste, Iurretako Antzinako Instrumentuen Eguna antolatu du 'Tiliñok' 25 urtez.
Euskal Herriko Trikitxa Elkarteak antolatutako jaiari 11:00etan emango diote hasiera, Iurreta eta Durango lotuko dituen kalejirarekin. Geroxeago izango da omenaldia, 12:30ean plazan, bertsolariek eta trikitilariek alaituta. Ondoren bazkaria izango da eta Gozategiren kontzertuarekin batera amaituko da eguna.