"Ez dut museo eta erakusketa handien alorrean borrokan aritu nahi. Aspaldi erabaki nuen ahaleginik ere ez egitea. Ez dut nahi artean moda den ezerk, eta ia dena hasi da moda izaten, eragin nazan (...) Azken batean, nazioarteko enkante-etxe bik erabakitzen dute zer den ona eta zer txarra. Jendeak korronte horiei jarraitzen die, eta kontraesana da askatasunez jokatu eta aldi berean merkatuan parte hartu nahi izatea. Zuk egiten duzuna bat badator merkatuan dagoenarekin, ondo: bestela, isolatu egingo zaituzte"
http://www.argia.eus/online/htdocs/online.htm?2034&27013