Nicolas Maduro Venezuelako lehendakariak hiru eguneko dolu nazionala ezarri du hil delako Jose Antonio Abreu musikaria, milaka haur eta gazte venezuelar txiro musika bidez gizarteratzeko Sistema asmatu eta sustatu duena.
Venezuela lutoz dago larunbatean, 24, hil zelarik Jose Antonio Abreu (1939). Munduan nagusiki berak sortutako gazte orkestren ereduak egin duen arren ezagun, tekla asko jotako gizona izan da Abreu: musikariz gain ekonomian ere doktorea zen, politikan parte hartu zuen gaztetatik... Baina batik bat musika bidezko hezitzaile moduan sortutako Sistemak (Sistema Nacional de Orquestas y Coros Juveniles e Infantiles de Venezuela -Fundación Musical Simón Bolívar) eman dio ospea munduan.
Venezuelako Hezkuntza ministro Elias Jauak goraipatu du Abreu as venezuelatar handitzat: "Mila esker, Abreu maisua, Venezuelako neska mutilei eta gazteei utzi diezun ondareagatik". Herrialde hark urteotan eman duen zuzendaririk karismatikoena eta bera ere gazte orketren sistema bolivartarraren fruitu ezagunena den Gustavo Dudamelek hunkiturik egin dio agurra Twitterrez:
Abreuk 11 musikarirekin ekin zion bere asmoari 1975an Caracaseko garaje batean. Laster joan zen hazten proiektua eta hark sortutako Sistemak ekarri du zientoka orkestraren sorrerarekin batera milioi erditik gora gazte musikari bilakatzeko aukera. Abreuk sortuak dira, gainera, Venezuelako Gazte Orkestra Sinfonikoa ere.
Venezuelako Sistema beren lurraldeetan egokitu nahi izan dute herrialde askok eta UNESCO erakundeak berak sari berezia eman zion, Abreu enbaxadore izendatuz erakundeak sustatzen duen Haur eta Gazteen Orkestra eta Koruen Mundu Mugimenduaren ordezkari. Abreuk ezin konta ahala sari eta doctor honoris causa bildu ditu geroztik.
Nicolas Maduro lehendakaria Abreu maisuaren zerraldo ondoraino hurbildu da Venezualakok herriatarren izenean azken agurra ematera: