Jorge Oteizaren eta Nestor Basterretxearen Irungo tailer-etxea ez dute eraitsiko


2008ko abuztuaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Irungo Udalak Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxea artistek Luis Vallet arkitektoarekin elkarlanean diseinatutako Irungo tailer-etxea ez eraistea erabaki du. 1957. urteko eraikin honek balio historiko handia du, besteak beste, Oteiza eta Basterretxearen bizileku eta lantoki izan zelako hainbat urtez. Duela urte batzuk Irungo Udalak hirigintza plana tarteko, eraisteko asmoa bazuen ere, orain sorkuntzarekin, artista gazte talentudunekin eta abangoardiekin lotutako gune bilakatu nahi du eta, zeregin horretarako, hainbat elkarte, agente eta artistekin bilduko da.    


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jorge Oteiza
Pentsatzeko leku bat

Jorge Oteizak 1957. urtean erabaki zuen praktika eskultorikoa albo batera uztea eta artistaren egiteko sozialaren eta politikoaren jardunari ekitea, besteak beste, arte-irakaskuntza berritzeko premia eta artearen funtzio sozialaren aitortza aldarrikatuz. Pentsatzeko leku bat... [+]


Xabier Gantzarain
"Gaur egun berdina balio du katu baten bideoak eta Munchen artelan batek"

Idazlea eta arte kritikoa da, baina guztiaren aurretik, behatzailea. Ikusten duen horri irakurketa propio bat gaineratzen dion behatzaile fina. Artelanari ertzak adina erreferentzia ateratzeko gai dena, eta obrari beste begirada bat emango diona. Zuloa saiakera liburuan euskal... [+]


2013-04-09 | Lide Hernando
Oteizaren heriotzaren 10. urteurrena ekitaldiz beterik

Jorge Oteiza eskultorea hil zela hamar urte bete dira. Urteurrena gogoratzeko zenbait ekitaldi egingo dira. Gehienak Donostiako Doka aretoan izango dira, baita Alzuzan dagoen Oteiza museoan ere.


Eguneraketa berriak daude