"Gurean falta dira gaztelaniaz existitzen diren lerro batzuk. Adibidez, falta dira 'autolaguntza' deritzon genero horretako izenburuak, ziur asko kultur-maila ez gorenekoetatik datorrena. Ziur asko euskarak ez du behar besteko lekurik bereganatu esparru horretan (...) Konponbiderik izango ez duten gauza asko daude. Adibidez, testu-liburuak ekoizten dituzten argitaletxe askotan, erabat galduta edo behintzat dezente murriztuta egongo dira sorkuntza-taldeak. Fakturazioaren bilakaera hemendik bizpahiru urtera ikusiko da". (2006/12/26)