"Formularen bat baldin badago, nahi duzuna eta gustatzen zaizuna egitea da. Hori publikoari gustatzen bazaio, ezin hobeto (...) Joko moduan hasi ginen, eta pixkanaka, lanbide bilakatu zen. Telebistan zein antzerkian aritu gara. Urte hauen guztien laburpena da nahi izan duguna egin dugula (...) Euskal Herria gure bizitzaren parte da. Hasieratik oso ondo moldatu ginen bertako publikoarekin. Bilbon, adibidez, hiru aste inguru igaro izan ditugu. Oraingoan irailaren 9a arte izango gara Ayalan. Antzokia bete egiten delako igarotzen ditugu horrenbeste egun". (2007-08-17)