Jordi Borràs foto-kazetariari eraso egin zion poliziak libre eta lanean jarraitzen du

  • Polizia Nazional batek eraso egin zion. Kolpeak eman zizkion sudurra hautsi arte. Gainera, ihes egiterakoan laban bat erori zitzaion.


2018ko uztailaren 19an - 10:40
Jordi Borràsi jo zion polizia (Argazkia: El Mon)

Polizia Nazionalaren Buruzagitzak espediente informatibo bat ireki dio, baina inork ez du pertsona hori atxilotzeko ez antzeko neurriak hartzeko agindurik eman eta agenteak lanean jarraitzen du.

Elkartasun adierazpen ugari jaso du: Jordi Cruixartek kartzelatik eskutitz laburra igo zuen sare sozialetara; Kataluniako kazetarien sindikatuak ere idatzia argitaratu du; Carles Puigdemontek ere elkartasuna adierazi dio, eta Quim Torra Generalitateko presidenteak bere eskuetan dagoen guztia egingo duela adierazi du, besteak beste.

Borràsek Kataluniako espainolismoaren inguruko lanak egin izan ditu, Plus Ultra liburu ezagunena. Bertan unionisten eta ultaeskuindarren arteko lotura egiten du argazkien bidez. Jordi Borràs El Mon egunkariko argazkilaria da eta ARGIArentzat ere kolaboratzen du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Faxismoa
2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Erorikoen monumentua eraistea eskatu dute Iruñean

Memoria historikoaren aldeko hemeretzi eragilek bat egin dute, Askatasunaren Plazako eraikina eraisteko eskatzeko. “Ezinezkoa da frankismoaren monumentu honi nortasun berri bat ematea”, azaldu dute.


2024-02-09 | Gedar
Isuna jarri diote Barakaldoko lagun bati, faxista bati aurre egitea egotzita

Iazko uztailean eraso zion faxista talde batek, labanaz. Orain, erasotua izan zen pertsona horri jarri diote 600 euroko isuna, faxistetako bati aurre egitea leporatuta.


Manifestazio jendetsu batekin oroitu dute Aitor Zabaleta

Ehunka lagun elkartu ziren ostiralean Aitor Zabaletaren omenez Bultzadak eta bestelako talde antifaxistek antolatu zuten manifestazioan. 25 urte bete berri dira ultraeskuindar batek Aitor Zabaleta realzalea hil zuenetik, eta hura gogoan, 19:00etan Bulebarretik abiatu zen... [+]


Eguneraketa berriak daude