Mosso bat zigortu dute M15ean CUPeko David Fernandez jipoitzeagatik

  • Bartzelonako Auzitegiak Jordi Arasa Mossoa zigortu du David Fernandez egungo CUPeko diputatuari M15eko protesta baketsuetan emandako borra-kolpe ugariengatik. 45 eguneko isuna jartzeaz gain, Fernandezi 210 euroko kalte-ordaina ematera zigortu dute.


2014ko uztailaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Irudian Jordi Arasa eta David Fernandez iazko azaroko epaiketan (elperiodico.com)

2011Ko maiatzean Bartzelonako Katalunia plazan kanpalekuetako protestak hustera joan zirenean jipoitu zuten Fernandez. Auzitegiaren arabera, Arasak izan zuen jarrera “arrazoitugabea” eta “modu baketsuan jarrita zeuden herritarren aurkakoa” izan zen. Polizia katalanak bete beharreko protokoloan huts egin zuela adierazi du.

Erabaki judizialean Arasak herritarrak nola kolpatu zituen erakusten duen bideoa esanguratsua izan da. Irudietan ageri da, besteak beste, lurrean eserita eta eskuak jasota dauden herritarrak nola kolpatu zituen. Epaileak azaldu du  “neurriz kanpoko ekintza polizialek pizten duten alarma soziala” aintzat izan duela, "are gehiago herritar babesgabeen aurka zuzenduta daudenean".

Sententziak eragina izan dezake egun hartan manifestariei eraso egiteagatik zabalik dauden beste sei kasutan. Instrukzio-fasean daude eta Jordi Arasa ere salatuen artean dago.

Arasa, aurrez ere seinalatua

Jordi Arasak aurrez ere jasoa zuen bere aurkako salaketa, besteak beste, ondorengo gehiegikeriengatik: Plan Caufecen aurkako manifestazio batean haurrak zeramatzaten familia baten kontra kargatzeagatik, gurpildun-aulkian zioan gizon bat atxilotzeagatik eta greban zeuden suhiltzaileen aurka kargatzeagatik Kataluniako Parlamentuaren ateetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia
"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


'Bakegileak' errugabetzeko eskatu dute hainbat eragile eta sindikatuk

Txetx Etxeberrik eta Beatrice Mollek ETAren armagabetzearen auzian egindako lana epaituko dute Parisen, apirilaren 2an eta 3an. Mobilizazioak deitu dituzte Euskal Herriko zapi hiriburuetan apirilaren 3rako.


Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


Udaltzainek bi lagun zauritu dituzte tiroz Barakaldon; horietako bat larri dago

Udaleko Segurtasun Sailak adierazi duenez, Arrontegiko zubiaren azpian izan da tiroketa, udaltzainak zulo bat estaltzera joan direnean.


Baimenik gabeko zortzi pistola, karabina bat, hainbat bala eta hegazkin bonba bat topatu zituen Ertzaintzak Lezamako Espainiako polizia ohiaren etxean

Ezker abertzaleko familia baten etxea tirokatzeagatik atxilotu zuten Espainiako polizia ohiak baimenik gabeko bederatzi arma, gerra materiala, ia lau kilo bolbora, 400 bala baino gehiago eta dozenaka arma erabilgaitz zituen etxean


Eguneraketa berriak daude