argia.eus
INPRIMATU
Jon Zabaletaren lanak bildu dituzte Koldo Mitxelenan
2005eko urriaren 19a
Jon Zabaleta artista hernaniarraren lanak ikusgai ipini dituzte Donostiako Koldo Mitxelena kulturuneko Ganbara aretoan. Erakusketak Manuel-memoria izena du, II. Mundu Gudan desagertu zen osaba Manuelen omenez. Bertan Zabaletak azken 20-25 urteetan egindako grafismo eta bideo biografikoak jaso dituzte. Erakusketa urtarrilaren 7a arte izango da zabalik.