Jon Martinek (Oiartzun, 1981) Ero liburua argitaratu du 2006an idazle gazteentzako Igartza bekako saria eskuratu ostean. Beka hau Beasaingo Udalak eta CAF enpresak ematen dute. Martinek era askotako gaitz psikiko, trauma eta obsesioak ipuingai bilakatu ditu. Beka horren laguntzarekin argitaratzen diren gainontzeko liburuak bezala, hau ere Elkar argitaletxeak argitaratu du. 120 orrialdeko liburuak 19 ipuin bildu ditu. Ero Martinen bigarren lana da, aurretik La Habana (Gero-Mensajero, 2007) izenekoa argitaratua baitzuen. Lan horrekin Markina-Xemeingo Herri Bibliotekak antolatutako Peru Abarka lehiaketa irabazi zuen.