argia.eus
INPRIMATU
Jon Marcaide: “Ni halabeharrez naiz astronomo, literalki halabeharrez”

2008ko apirilaren 29a

"Irakasle bat ezin da ona izan ikertzaile ez bada. Alderdiak eta mailaketak dira. Denbora osoa ikertzen eman dezakezu, gutxi edo ezer irakatsi gabe. Denbora osoa irakasten eman dezakezu, eta ezer ez ikertu. Azken hori oso txarra da, eta denbora guztia irakasten ematea, ezer ikertu gabe, onartezina da. Hori unibertsitatean ezin da gertatu (...) Agian kultura-urritasuna da dagoena, zientifikoa alde batera utzita. Aldi konplexua da, izan ere, eskolatik etorri behar den kultura zientifikorik ez baduzu, nola eskuratuko duzu? Internet zoko guztietan sartzen da, baina ez du ezer irakasten. Tresna berberak onak eta txarrak dira. Herrialde batean ikertzaile onak izateko, eskola onak behar dira, nire ustetan, publikoak". (2008/04-25/05-02, 437. zenbakia)