Jon Berberenak lortu zuen puntu gehien larunbatean (1) Beran jokatutako Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoan. Berarekin batera, Erika Lagoma, Julen Zelaieta, Xabier Legarreta, Xabier Terreros, Julio Soto, Iñigo Olaetxea eta Migel Mari Elosegi ariko dira martxoaren 15ean Elizondon egingo den finalean.