Jon Anzaren familiak salatu du ez dela desagertzea argitzeko borondaterik

  • Jon Anzaren familiaren abokatuak, Maritxu Paulus-Basurtok, fiskaltzak auzia amaitutzat jotzeko eskaera egingo duen filtrazioaren harira, Frantziako agintariek ETAko militantearen desagertzea eta heriotza argitu nahi ez dutela salatu du.

Martin Vicioso @martinvicioso
2013ko otsailak 07
Jon Anzaren heriotzaren kasua argitu gabe itxi liteke.

2012ko urrian Myriam Viargues epaileak ikerketa itxi zuen, Jon Anza modu naturalean hil zela eta desagertua egon zen denboran zer gertatu zitzaion jakitea ezinezkoa zela argudiatuz. Orduan, defentsari eta fiskalari hiru hilabeteko epea eman zien beren iritzia plazaratzeko.

Vocento taldeko egunkarien paperezko edizioetan azaldutako filtrazioak dioenez, fiskalak epailearen ondorioa bere egin du eta auzia amaitutzat jotzeko eskatu du.

Familiaren abokatuak agiri bat zabaldu du albiste hori salatuz. Bere ustez, Frantziako agintariek ez dute desagertzea argitzeko borondaterik eta defentsak egindako galderei erantzun gabe artxibatu nahi dute afera.

Halaber, epailearen bertsioa sostengatzeko inolako elementurik ez dagoela adierazi du. Ez dute ulertzen gorpuak Okzitaniako Tolosako morguean 10 hilabetez identifikatu gabe egotea, are gehiago, familiak han bilatzeko eskatu zuenean.

Kanal hauetan artxibatua: Jon Anzaren heriotza  |  Frantzia  |  ETA

Jon Anzaren heriotza kanaletik interesatuko zaizu...
Jon Anzaren senideek zortzi orduko elkarretaratzea deitu dute asteazkenerako

Jon Anzaren senideek zortzi orduko kontzentrazioa antolatu dute asteazken honetarako Donostiako Boulevardean: “Parisera joatea dagokigu desagerpenean izandako irregulartasunengatik Frantziar Estatuaren kontra salaketa jarri ostean”.


2013-07-12 | ARGIA
Epaileak itxi egin du Anza kasua

Miryam Viargues epaileak Jon Anzarena ondoriorik izan ez duen kasu moduan jasotzea eskatu du. Hiru urteko prozedura izan da. ETAko militantea 2009ko apirilaren 18an desagertu zen eta 2010eko martxoaren 11n aurkitu zuten hilda Okzitaniako Tolosako erietxe batean.


2012-10-18
Jon Anzaren heriotzaren ikerketa amaitutzat eman du Viargues epaileak

Myriam Viargues epaileak amaitutzat eman du Jon Anzaren heriotzaren ikerketa. Horrela jakinarazi dio Kazeta.info hedabideari Jon Anzaren familiak. Anza 2009an Baionan desagertu zen eta handik urtebetera Okzitaniako Tolosan aurkitu zuten hilik.


2012-04-19
Jon Anzaren desagerpena eta heriotza argitzeko eskatu dute

Jon Anzaren desagerpena eta heriotzaren ingurukoak argitzeko intentzioarekin, inkesta parlamentarioa irekitzea eskatu dute preso ohiaren familiak, abokatuak eta Anza kolektiboak. Gaur Anza desagertu zenetik hiru urte bete dira eta kasua argitzeko galderak erantzunik gabe jarraitzen dutela salatu zuten atzo Baionan egindako agerraldian.


2010-03-12
AAMk baieztatu du Jon Anzarena dela Tolosan aurkitutako gorpua

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakitera eman duenez, Jon Anzarena da atzo Okzitaniako Tolosan agertutako hilotza. France 3 kateak Jon Anzarena izan daitekeen gorpua agertu dela zabaldu zuen atzo arratsaldeko albistegian.


2009-09-27 | Xabier Letona
'Non da Jon?', galdera logiko eta ezinbestekoa
Apirilaren 18az geroztik desagertua dago Jon Anza eta ez da haren inolako arrastorik ageri, desagertu politikoen inguruan gertatu ohi den moduan. Anzak 21 urte pasatu zituen espetxean eta 2005ean Ahetzera (Lapurdi) jo zuen bizitzera, Hego Euskal Herrian bere burua jazarria ikusten zuelako. Iragan apirilaren 18an Baionan tre...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude