argia.eus
INPRIMATU
Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea Altsasuko gazteei hirugarren gradua ukatu diete, baina lan egiteko edo ikasteko irten ahalko dira
  • Irteerak egiteko baimenik ez zuten Altsasu auziko bi gazte bakarrak ziren. Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintza Epaitegiak hirugarren gradua ukatu die, baina 100.2 artikulua onartu.

ARGIA @argia 2020ko azaroaren 18a
Argazkia: @Altsasugurasoak

Espainiako Espetxe Zaintza Epaitegiko epaile José Luis de Castrok hartu du erabakia. 100.2 artikulua onartu die Castrok Cob eta Goikoetxeari, baina ez hirugarren gradua. Edonola dela, espetxetik irteteko baimena dute orain, ikasteko eta lan egiteko bada. 2018az geroztik Zaballako (Araba) espetxean daude biak. Epaileak argudiatu du bi presoek portaera ona dutela kartzelan, eta delitua errepikatzeko aukerak urriak direla.

Altsasuko Gurasoak sare sozialetatik nabarmendu du Cobek eta Goikoetxeak bigarren graduan jarraituko dutela, baina irteerak egiteko aukera izango dutela. Irteera baimenen aplikazioa luzatu daitekeela ere jakinarazi dute: “Jonan eta Julenek ez dute berehalakoan lortuko erdi-askatasuna. Ez dakigu zenbat luza daitezkeen haien gradua malgutzeko beharrezkoak diren izapideak, baina espero dugu ahalik eta lasterren egitea”.