Gazteriaren Kontseiluak (EGK) gazteen prekarietate egoera ikusgai egiteko jolas bat kaleratu du. Lanpostu duin bat bilatzerakoan, gazteek dituzten zailtasunak islatu nahi izan dituzte.
24 laukiz osatutako jolasa da Prekarioka. Lan duina lortzeko bidean, gazteek bizi ohi dituzten egoerak agertzen dira lauki horietan.
Diario Vascok jaso ditu Itsaso Andueza EGK-ko lehendakariaren hitzak: “Gazteriaren prekarietatea mahai-joko handi baten antzekoa da. Aurpegi asko dauzka, eta gazteok ia zoriz mugitzen gara lauki batetik bestera”.
Jolasa ikusgai dago Prekariokaren webgunean, eta sortzaileek adierazi dutenez, gazteen proposamenak eskertuko dituzte proiektua hobetzeko.
Informazio gehiago:
Prekarietateak baditu milaka aurpegi. Horietako batzuk erakusten dizkizugu Prekarietatearen aurpegiak kanalean.
LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]
Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.
Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]
Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.