16 eta 19 urte bitarteko 150 inguru ikaslek protesta egin zuten Rio de Janeiroko Meier auzoan, abuztuaren 12an, zerbitzu publikoen inbertsio falta salatzeko eta Joko Olinpikoen makro-inbertsio ereduaren aurka.
Poliziak desegin zuen manifestazioa, negarra eragiten duen gasa erabiliz eta ikasleen aurka tiro eginez, Resumen Latinoamericanok argitaratu duenez.
Estadio Olinpikora iritsi eta bertan euren protesta plazaratzea zen manifestazioaren helburua. Poliziak 60 ikasle atxilotu zituen hara iritsi aurretik eta “Poliziaren Hirira” eraman, Resumen Latinoamericanoren arabera atxilotze eta tortura toki gisa ezagutzen dena. Ordu batzuk geroago askatu zituzten gehienak.
Manifestazioko bideoa eta argazkiak argitaratu ditu Resumen Latinoamericanok: