Joko Olinpikoen alde iluna: 60 atxilotu Rion protesta baten ondoren

  • 16 eta 19 urte bitarteko 150 inguru ikaslek protesta egin zuten Rio de Janeiroko Meier auzoan, abuztuaren 12an, zerbitzu publikoen inbertsio falta salatzeko eta Joko Olinpikoen makro-inbertsio ereduaren aurka.


2016ko abuztuaren 16an - 11:38

Poliziak desegin zuen manifestazioa, negarra eragiten duen gasa erabiliz eta  ikasleen aurka tiro eginez, Resumen Latinoamericanok argitaratu duenez.

Estadio Olinpikora iritsi eta bertan euren protesta plazaratzea zen manifestazioaren helburua. Poliziak 60 ikasle atxilotu zituen hara iritsi aurretik eta “Poliziaren Hirira” eraman, Resumen Latinoamericanoren arabera atxilotze eta tortura toki gisa ezagutzen dena. Ordu batzuk geroago askatu zituzten gehienak.

Manifestazioko bideoa eta argazkiak argitaratu ditu Resumen Latinoamericanok:

 

 

 

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Olinpiar Jokoak
2022-12-29 | Jon Torner Zabala
Gizonezkoek ere lehiatu ahal izango dute igeriketa artistikoan 2024ko Joko Olinpikoetan

Nazioarteko Olinpiar Batzordeak onartu du gizonezkoek ere lehiatu ahal izango dutela taldekako igeriketa artistikoan, 2024an Parisen egingo diren Joko Olinpikoetan.


2022-12-21 | Jon Torner Zabala
Elurraren turismoari lotutako espekulazioa salatu du Kataluniako Stop Jocs Olímpics plataformak

Baqueira Beret-eko eski estazioan eman du prentsaurrekoa 2030eko Neguko Joko Olinpikoak antolatzeko 'Bartzelona-Pirinioak' hautagaitzaren kontrako Stop JJOO plataformak, luxuzko 38 etxebizitza eraikitzen ari diren lekuan bertan.


2022-11-02 | Jon Torner Zabala
2024ko Joko Olinpikoak: Baionako festak, kolokan?

Litekeena da 2024an Baionako festak beste data batean egin behar izatea, eta bertan behera geratzeko arriskua ere badago, bertan egon beharko luketen polizia gehienak Pariseko Joko Olinpikoetan izango direlako.


Iñigo Llopis, igerilaria
“Ilusio handiena Parisera joatea da”

Iñigo Llopis igerilari donostiarrak hiru domina irabazi ditu Munduko Txapelketan eta 2021eko Tokio Paralinpiar Jokoetatik zilarra ekarri zuen etxera. Konporta Kirol Elkartean aritu ondoren, Basque Team klubean dabil gaur egun, “Gipuzkoan maila handia dago”... [+]


2022-05-16 | Jon Torner Zabala
Neguko Joko Olinpikoen kontrako plataformak milaka lagun bildu du Kataluniako Pirinioetan

2030eko Joko Olinpikoen hautagaitzaren inguruan uztailaren 24an egingo den galdeketari begira dago Stop JJOO plataforma. Puigcerdá herrian deitutako manifestazioa, datozen asteetan egingo dituzten ekintzen abiapuntua izan da.


Eguneraketa berriak daude